BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2017/02/22

KRONIKA: GIPUZKOAKO NEGUKO TXAPELKETA | CRONICA: CTO DE GIPUZKOA DE INVIERNO

3 URRE, 7 ZILAR eta 11 BRONTZE, 40 MARKA PERTSONAL, EUSKADIKO ERREKOR BERRI BAT, TALDEKO 8 ERREKOR BERRI, ERRELEBUETAKO 3 MARKA BERRI eta ESPAINIAKO TXAPELKETETARAKO SAILKAPEN UGARI Azpeitian ospatutako asteburu borobilean
  • Leire Martin-ek Euskadiko Errekor berri bat ezarri zuen 400 estiloetan, 5:03,59
Asteburu emankorra izan zen aurrekoa. Gipuzkoako Neguko infantil, junior eta absolutuen Txapelketa zela eta, Azpeitian izan ginen lehian eta gureak benetan bikan aritu ziren. Horren adierazle lortutako hainbat domina eta marka.



Infantilak

Infantilak benetan gogotsu aritu ziren, bai euren banakako probetan eta baita taldekako errelebuetako probetan ere. Nesketan, Leire Martin, Ainhoa Martin, Paula Sevillano eta Nora Qian Villamediana aritu ziren eta, mutiletan berriz, Lander Sorozabal eta Xabier Alonso.

Mutilak ere bikain aritu baziren ere neskak izan ziren emaitzarik onenak lortu zituztenak. Horren erakusle dira lauren artean lortutako domina eta marka bikainak. Alde batetik, Leire Martin-ek urrea eskuratu zuen 400 estiloak proban, egindako markarekin Euskadiko Errekor berri bat ezarriz, 5:03,59. Zilarra 100 librean lotu zuen 1:01,54 eginez eta bi brontzeak 200 estiloak proban eta 200 bizkar proban eskuratu zituen, lehenengoan 2:27,54 eginez eta, bigarrenean berriz, kronoa 2:22,50ean geratuz. Leireren 4 marka hauek, marka pertsonalak izateaz gan, taldeko errekor berriak ere badira eta baita Espainiako Neguko Txapelketan parte hartzeko gutxieneko markak ere.


Bestetik Ainhoa Martin-ek ere lorpen haundiak egin zituen. Dominei dagokionez, urre bat eskuratu zuen 200 bular proban eta brontze bat 400 estiloetan. Horretaz gain, 200 estiloetan 2:31,25 markarekin, zailagoa den Neguko Espainiako Txapelketarako txartela lortu zuen eta 200 bular proban egindako sekulako 2:48,93arekin Udarako Espainiakoa ere ziurtatu zuen. 400 estiloetan egindako 5:23,93arekin eta 100 tximeletako 1:10,43arekin, Ainhoak ere marka guztiak birrintzea lortu zuen eta 100 tximeleta eta 200 bular probetako markak taldeko erekor berri bezala ezartzea ere bai.

Paula Sevillano ere bikain aritu zen, Ainhoaren antzera. Paulak 800 librean urrea eskuratu zuen, 9:39,04 markarekin Udako Espainiakorako sailkatuz. Zilarra ere eskuratu zuen, kasu honetan 400 librean 4:47,49 eginez. Proba hau txapelketako azkena izan zen eta jada nekea nabari zitzaion Paulari. Dominarik ez baina 200 librean 2:17,56 eginez marka pertsonala eskuratu zuen Paulak. Bai 400ean eta baita 200ean ere Udako Espainiako guttxienekoak oso gertu izan zituen Paulak eta, lortu ez bazituen ere, asteburu honetan, Euskal Herrikoan, horiek eta baita Negukoak ere lortzeko lehian aritzeko moduan izango da.

Neskekin amaituz, Nora Qian Villamediana ere ikaragarri aritu zen. Nora Qian-ek 800 librean zilarra eskuratu zuen, Paularen atzetik sailkatuz eta 10:38,03rekin aurreko marka birrinduz.Horretaz gain, Nora Qian-ek parte hartutako gainontzeko probatan ere marka pertsonalak egin zituen; 2:48,42 200 estiloetan, 1:08,87 100 librean eta 2:30,76 200 librean.

Mutilei dagokionez, kategoria honetan Xabier Alonso eta Lander Sorozabal aritu ziren. Bietako inork doinarik eskuratu ez bazuen ere, txukun aritu ziren euren probatan lehian. Lander 200 bizkar, 100 libre, 400 libre eta 100 bizkar probatan aritu zen. Lauretatik, 200 bizkar proban izan ezik, gainontzekoetan marka pertsonalak egin zituen, esanguratsuena 400 libreko 4:53,51 izanik.

Xabier Alonsok berriz, 100 tximeleta, 100 libre, 200 estiloak eta 400 librean hartu zuen parte, 100 tximeleta eta 200 estiloak probata marka pertsonalak hobetzea lortuz.

Infantilen Errelebuak

Neskak, infantil kategorian 4x200 libre, 4x100 libre eta 4x100 estiloak errelebuetan aritu ziren. Hiruretan podiumean egotea lortu zuten eta hiruretan infantil kategoriako taldeko errelebuetako marka berriak ezartzea lortu zuten.

Gauzak horrela, 4x200 librean zilarra eskuratu zuten neskek kronoa 9:19,22an geratuta, eta gainontzekoetan brontzea eskuratu zuten, 100 librekoan 4:21,13 eginez eta 100 estiloetakoan 4:52,42 eginez.



Junior eta Absolutuak

Kategoria hauetan dominarik banatzen ez denez, zailago egiten da gure igerilariek egindakoa azaleraztea. Hala ere, gureak benetan txukun aritu zirela esan beharra dago eta infantilek lan esanguratsua egin bazuten ere, Absolutuek bereziki emandako maila handia behin eta berriro mantentzea erreza ez dela azpimarratu beharra dago, eta hori ez da erraza igeriketan. Chapeau!

Marka pertsonalei dagokionez absolutuentzat ez zen asteburu oso emankorra izan baina maila benetan altua eman zuten. Mikel Esnal-ek 50 librean 23,94an geratu zuen kronoa berriro ere 23 segunduen abiduran sartuz. Mikelek berak, 50 tximeletan 25,96 egin zuen bi proba hauetan sailkapeneko lehen posta eskuratuz. Iñigo Ibarburu 58,14rekin lehen oostuan sailkatu zen 100 tximeletako proban eta Haitz Mitxelenak sailkapeneko hirugarren postua eskuratu zuen 200 tximeletan 2:12, 31 eginez. Itsaso Tolosa lehen hamarren barruan ibili zen, 100 bizkar proban bere marka onenetik oso gertu dagoen 1:07,19 eginez.

Junior kategorian, Jon Ibargoyen-ek 100 librean lehen aldiz minututik jaistea lortu zuen 59,85 eginez. 50 libreko marka hobetzea ere lortu zuen (27,429) eta baita 400 librekoa ere. Unai Irigoras-ek 200 eta 400 libreko marka pertsonalak egitea lortu zuen, lehenengoan 2:14,02 eginez eta bigarrenean kronoa 4:49,08an geratuz

Euskal Herriko Txapelketak

Asteburu honetan, gutxienkoak dituzten igerilariak EuskalHerriko Txapelketan arituko dira. Junior et aAbsolutuak Iruñan izango dira eta infantilak berriz Irunen. Ea lehiaketa honekin pasatako asteburuko martxari bultzadatxo bat gehiago ematerik daukagun...
Aupa Ekipo!! Burunpower!!




ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS