BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2017/03/30

KRONIKA | CRONICA: GIPUZKOA SARIA

24 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO ERREKOR BERRI BAT Neguko zatiko azken lehiaketan


Pasa den larunbatean, Gipuzkoako gutxienekoak dituzten taldekideek "Gipuzkoa Saria" izan zuten Anoetako Paco Yoldi igerilekuan. Bertan taldeko 11 igerilari aritu ziren lehian; Mikel Esnal, Haitz Mitxelena, Iñigo Ibarburu, Leire eta Ainhoa Martin, Paula Sevillano, Nora Qian Villamediana, Unai Irigoras, Jon Ibargoyen, Xabier Alonso eta Lander Sorozabal.


Proba egitarauaren barruan bakoitza bi edo hiru probatan aritu zen eta emaitza txukunak izan zituzten. 

Taldekide guztien artean 24 marka pertsonal berri egitea lortu zuten eta tartean Lander Sorozabalek 15 urteko 200 estiloak probako taldeko errekor berria (2:41,22) ezartzea lortu zuen.

Neguko lehiaketa nagusiak pasata, udarako zatirako transizioa moduan hartu genuen txapelketa hau, aste santuko etenalditxoaren aurretik gure igerilariek azken kolpetsoa eman zezaten. Lehiaketatik ateratako emaitzekin eta markekin gustura amaitu genuen eta horrekin denboraldiko bigarren zatiari helduko diogu. Aupa Ekipo!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS