BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2017/03/14

KRONIKA: IGERIKETA EGOKITUKO ERKIDEGO ARTEKO ESPAINIAKO TXAPELKETA | CRÓNICA: CTO DE ESPAÑA NAT. ADAPTADA CCAA ABSOLUTO

ALEBINA IZANIK, ABSOLUTU MAILAKO EMAITZA BIKAINAK LORTU DITU NAHIA ZUDAIREK OVIEDOn 
  • Absolutu mailan, birritan zazpigarren izan da eta beste birritan bederatzigarren, maila bikaina lortzen ari dela erakutsiz.

Pasa den asteburuan Nahia Zudaire taldekidea Oviedon izan da, Igeriketa Egokituko Absolutu Mailako Espainiako Erkidego Arteko Txapelketan parte hartzen. Bertan Euskal Selekzioarekin aritu da Nahia.


Absolutu mailako txapelketa izanik eta Nahia oraindik ere alebina dela kontutan hartuta, benetan emaitza bikainak lortu ditu Nahiak.

Larunbat goizean 100 tximeleta proban aritu zen Nahia eta proba honetan zazpgarren postua eskuratu zuen 1:38,65ekin aurreko marka birrinduz. Larunbata arratsaldean, bi proba izan zituen Nahiak: lehena 50 tximeleta eta gero 400 metro estilo librean. Lehengoan Nahiak 43,52an geratu zuen kronoa, hemen ere zazpigarren sailkatuz eta 400ekoan berriz, bederatzigarren izan zen, 6:18,74 marka ederra eginaz.

Igande goizeko azken jardunaldian, 200 estiloak eta 50 libre probak izan zituen Nahiak. Lehengoan 3:37,19 egin zuen eta bogarrenean aldiz 38,98. 200 estiloak proban Nahia bederaztigarren izan zen eta libreoan aldiz 22garren. 


Maila altuko igerilariekin aritzeaz gain, Txapelketa honetan Nahiak tximeleta estilorako gaitasun berezi bat erakutsi du. Hori sendotu, eta gainontzekoa hobetzen jarraitu beharra dago orain. 

Zorionak Nahia!! Segi lanean!! Burunpower!! 


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS