BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2017/03/10

KRONIKA: KZL/TEST 3. JARDUNALDIA eta ALEBINEN LIGAKO 5. JARDUNALDIA | CRÓNICA: 3ª JORNADA LED/TEST y 5ª JORNADA LIGA ALEVIN

TXIKI ETA GAZTETXOAK BIKAIN BESTE BEHIN ERE!!

Aste santutako oporrak gertu izan arren, eta nahiz eta oporralditxoa hartzeko gogoz egon, gure gaztetxoek maila bikaina eman zuten berriro ere pasa den asteburuan ospatutako liga eta Test jardunaldietan. Jardunaldiak Ordiziako Majori kiroldegian ospatu ziren.

2008-2007 urtean jaiotako neska mutilek 50 bular estiloan edo 100 bular probak izan zituzten aukeran. Adin tarte hontako haurrek, saio amaieran 6x25 tximeleta estiloko errelebua izan zuten.

2006-ko neska mutilek eta 2005-eko mutilek aldiz 50 metro estilo librean eta 100 metro edo 200 metro bular estiloan izan zituzten. KZL jardunaldi honetan, 4x50 bizkar errelebua izan zuten haurrek bai nesketan eta baita mutiletan ere.

Azkenik, alebinek, (2005-2004 neskak eta 2004-2003 mutilak) 100 metro estilo librean eta 400 metro estiloak probak egin zituzten. Hauentzat, saio amaierako errelebua 4x100 tximeleta izan zen, nesketan zein mutiletan.

Benjamin txikien Test jardunaldian, Ane Mateos-ek hirugarren postua lortu zuen 100 metro bular estiloko proban. Errelebuetan, gure taldeak hirugarren postua eskuratu zuen baita ere. Benjaminen KZL jardunaldian, Nerea Irazuk 50 metro estilo libreko proban hiruarren postua lortu zuen. Bular estiloko 200 metrokoan, Noel Conde, Unai Barcina, Nerea Irazu eta Garazi Etxeberria lehen 5 sailkatuen artean sartu ziren, guztiak ere lan bikaina eginez. Kategoria honetako 4x50 bizkar errelebuan, gure taldeko neskak bigarren izan ziren.
Alebinetan, 400 metro lau estiloetako proban, Eneko Elizasuk laugarren postua lortu zuen, Unai Somovillla bere kategorian txapeldun izan zen, Nora Imaz eta Udane Azkarate ere lehen 5 sailkatuen artean izan ziren, laugarren eta bosgarren postuak lortuta, hurrenez hurren.
Estilo libreko 100 metroetan, indarrak juxtu ziren arren, Unai Somovillak berriro ere lehen postua lortu zuen.
Txapelketari amaiera emateko mutilen zein nesken 4x100 tximeleta errelebuak lehen postua eskuratu zuen, benetan gogorra eta esfortzu handikoa izan zen arratsalde batean..

Aupa Zuek!! Burunpower!!



ARGAZKIAK | FOTOS


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS