BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2017/05/30

KRONIKA: EUSKADIKO XXXVI ESKOLARTEKO JOKOAK | CRÓNICA: XXXVI JUEGOS ESCOLARES DE EUSKADI

URRE 1, ZILAR 1 eta BRONTZE 1, eta TALDEKO 6 ERREKOR BERRI Gasteizen ospatutako XXXVI Eskolarteko Kirol Jokoetan

Pasa den igandean taldeko Eneko Elizasu, Nora Imaz, Iker Felipe, Unai G. Somovilla, Aintzane Sarobe, Ane Artola, Nahia Zudaire, Nerea Santos, Pello Ibargoyen eta Aimar Sukunza Mendizorrotzako igerilekuan izan ziren Gipuzkoako Selekzioarekin Euskadiko XXXVI Eskolarteko Txapelketan parte hartzen.


Bertan bikain aritu ziren gure taldekideak eta marka askoren hobekuntza eta dominak ekarri zituzten Eskolarteko Kirol Jokoetatik.

Urrea eta zilarra Unai G. Somovilla-ren eskutik etorri ziren. Lehena 100 bizkar proban, non Unaiek, kronoa 1:06,25ean geratuz, marka pertosnala eta taldeko erekr berria ezartzea lortu zuen. Proba honetan Udako Alebinen Espainiako Txapelketarako gutxienekotik 25 ehunekotara bakarrik geratu zen Unai. 100 bular proban ere marka pertsonala eta taldeko errekor berria ekuratu zituen Unaiek, eta postuari dagokionez, oraingoan, zilarra. Azken proba honetan 1:15,21 egin zuen Unaiek, marka pertsonal berria eginez eta Espainiako Udarakotik segundu esaksera geratuz.

Aintzane Sarobe izan zen domina eskuratzea lortu zuen bigarren taldekidea. Aintzanek brontzea eskuratu zuen 100 bizkar proban 1:16,38ko marka eginez. Marka pertsonalik ez baina brontzea balio zuen hirugarren postua bai.

Aukera gutxiago zituzten 2005eko neskak eta 2004ko mutilak ere bikain aritu ziren eta datorren denboraldian, aurtengoan euren taldekideak bezain ondo aritzea espero dugu.

Txapelketa bikaina eta egun bikaina beraz. Gure taldekideek lehiketa bikaina egiteaz gain egun eder eta ziragarri bat pasatzeko aukera izan zuten eta ikaragarri gustura itzuli ziren etxera. Azken lehiaketa Lasarteko XXVIII Sarian izango dute batzuk, Alebin mailako Gipuzkoa edo Euskal Herriko Txapelketan besteek eta, oraingoz,


Zorionak denoi eta animo!! Burunpower!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS