BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2017/05/15

KRONIKA: IGERILARI OSOA | CRONICA: NADADOR COMPLETO

BENJAMINAK BIKAIN EUREN ESKOLARTEKO GPUZKOAKO TXAPELKETAN

Beste urte batez Gipuzkoako Txapelketa Eskolarra antolatu zen pasa den larunbatean, oraingoan, Tolosako Usabal Kiroldegian. Berriro ere, han egon ziren gure taldekideak onena emateko prest. Benjamin kategoriako lehiaketa polit hontan 2006ko neska-mutilak eta 2005eko mutilak aritu ziren lehian eta gure taldetik 14 igerilari izan ziren parte hartzen.


Urtero bezala, txapelketaren formatua "Igerilari Osoa"rena izan zen, hau da, igeriketak dituen 4 estiloetan parte hartu behar zuten igerilari guziek. 50 metro tximeleta estiloan, 100 metro bizkar estiloan, 100 metro bular estiloan eta azkenik 100 metro estilo librean. Sailakpena, lau probatan lortutako sailkapen eta ematzaren baturaren arabera egiten da. Banankako probez gain, 4x50m estilo librean eta 4x50m lau estiloetan errelebuak ere izan zituzten gure txikiek.

Txapelketa goiz eta arratsaldez jokatu zen. Tximeleta eta bizkar estiloetako probak eta estilo libreko errelebuak goizean izan ziren eta bular eta estilo libreko probak eta estiloetako errelebuak aldiz, arratsaldean. Tartean, gure haurrek elkarrekin bazkaldu eta denbora tarte eder bat elkarrekin egoteko aukera izan zuten lehen aldiz, eta, giro ezinhobean egon ziren!

Lehiaketari dagokionez, gure igerilariek ederki hasi zuten txapelketa, marka pertsonalak hobetuz eta beste taldeetako igerileriekin batera lehia bikainak eskeiniz. Gipuzkoako txapelketa izanik, haurrak benetan gogotsu aritu ziren, gipuzkoako talde guztiek batera lehiatzen zuten lehen aldi hontan maila polita eskeiniz eta zeukaten guztia emanez.

Emaitzei dagokionez, aurtengoan ez zen gure taldekiderik egon podioan (gauza benetan zaila dena) baina oso gustura atera ginen gure haurrek lau estiloetan egindako probekin eta baita lehiaketa osoan zehar izan zuten jarrerarekin ere. Modu honetan egun neketsu eta gogor bezain zirraragarria igaro ahal izan zuten denek.

Adin tarte hontako haurrek ekainaren 10ean izango dute euren azken lehiaketa denboraldi honetan. Lehiaketa hori gure klubaren eguneko "Lasarteko XXVIII Saria" izango da eta ahalik eta onenak ematen izango ditugu etxekoen aurrean. Aupa Zuek!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS