BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2017/06/29

KRONIKA: INFANTIL, JUNIOR ETA ABSOLUTUEN GIPUZKOAKO UDAKO TXAPELKETA | CRÓNICA: CTO DE GIPUZKOA INFANTL, JUNIOR Y ABSOLUTO DE VERANO

11 URRE, 7 ZILAR eta 4 BRONTZE INFANTIL KATEGORIAN, EUSKADIKO ERREKOR BERRI BAT, TALDEKO 10 ERREKOR BERRI, ERRELEBUETAKO 3 MARKA BERRI eta 28 MARKA PERTSONAL Azpeitian jokatutako Gipuzkoako Txapelketan
  • Leire Martinek Euskadiko Errekor berri bat ezarri zuen 200 bizkar proban, 2:17,61

Asteburu emankorra izan zen aurrekoa. Gipuzkoako Udako infantil, junior eta absolutuen Txapelketa zela eta, Azpeitian izan ginen lehian eta gureak benetan bikan aritu ziren. Horren adierazle dira lortutako hainbat domina eta marka.

ABSOLUTUAK

Absolutu kategoriako hiru igerilari izan genituen oraingoan lehian: Mikel Esnal (92), Haitz Mitxelena (93) eta Iñigo Ibarburu (97).
Kategoria honetan eta juniorretan dominarik banatzen ez bada ere, hiru igerilari hauek duten maila bikaina dela eta, euren probatan lehen postuetan aritu ziren beti. Gauzak horrela, Mikel Esnal erabat nagusi izan zen 50 libre eta 50 tximeleta probatan eta bizkar estiloko 50ekoan hirugarren izan zen. Mikelek gainera, tximeletako 50ekoan marka pertsonala egin zuen kronoa 25,40an geratuz eta Espaniiako Absolutu mailako gutxienekotik 15 ehunekotara geratuz.

Haitz 200 tximeletan eta 200 eta 400 estiloetan aritu zen. Lehenengoan berriro ere 2:09,83an igeri eginez 2 minutu eta 10 segunduen azpitik igeri egitea lortu zuen eta sailkapenean bigarren izan zen. 200 estiloetan 2:24,04rekin bere marka pertsonala hobetzea lortu zuen eta 400 estiloetan aldiz,5:02,87rekin laugarren izan zen.

Iñigo Ibarburu 800 eta 200 libre eta 50 tximeletan aritu zen. 50 tximeletan Mikel Esnalen ondoren bigarren postuan sailkatu zen. 200 librean laugarren izan zen 1:59,34rekin eta 800 librean aldiz, 8:39,23rekin, lehen postuan sailkatu zen, bere marka pertsonala 5 segundutan hobetuz eta taldeko absolutu mailako errekor berri bat ezarriz.

JUNIORRAK


Junior kategoriakoek ere ez zuten dominarik jasotzen Txapelketa honetan. Kategoria honetan Nahia Jie Villamediana aritu zen nesketan eta Unai Irigoras, Beñat Alkorta, Xabier Alonso eta Jon Ibargoyen mutiletan.

Nahia Jie 50, 100 eta 200 bizkar probatan aritu zen eta abita 200 estiloak proban ere. Azken honetan marka pertosnla egitea lortu zuen (2:34,96) eta horrekin batera 16 urteko taldeko errekorra berritu zuen. Bizkar estiloko 200ekoan ere marka pertsonal berria lortu zuen kronoa 2:29,25ean geratuz eta  50 eta 100eko distantziatan bere onenean aritzea lortu zuen.

Mutilen artean marka berria egitea lortu zuen bakarra Jon IBargoyen izan zen, 100 librean kronoa 59,62an geratuz.


INFANTILAK

Infantilak benetan gogotsu aritu ziren, bai euren banakako probetan eta baita taldekako errelebuetako probetan ere. Nesketan, Leire Martin, Ainhoa Martin, Paula Sevillano eta Nora Qian Villamediana aritu ziren eta, mutiletan berriz, Lander Sorozabal.

Lander bikain aritu baziren ere, neskak izan ziren emaitzarik onenak lortu zituztenak. Horren erakusle dira lauren artean lortutako domina eta marka bikainak. 


Leire Martin-ek banakako proba guztietan urrea eskuratu zuen, infantil kategoriaren barruan egindako probatan erabat nagusi izanik: 200 bular proban 2:41,64rekin lortu zuen, 400 estiloak proban 5:04,78rekin, 400 librean sekulako 4:29,67arekin eta 200 bizkar proban aldiz, Euskadiko Errekor berria iango zen 2:17,61arekin. Euskadiko errekorraz gain, Leirek, 200 eta 400 librean taldeko 14 urteko eta absolutu mailako errekorrak ezarri zituen eta baita 100 eta 200 bular probata ere. Tximeleta eta bular estiloko 50 metrokoetan taldeko 14 urteko errekor berriak ere ezarri zituen.


Ainhoa Martin-ek hiru zilar eskuratu zituen: bata 200 bular proban Leireren atzetik sailkatuz (2:44,01), bestea 400 estiloak proban ere ahizparen atzetik helmugaratuz (5:18,95) eta azkena 200 estiloetan (2:27,89).  Dominarik lortu ez zuen proba bakarrean, 100 txineletan, Ainhoak taldeko 14 urteko eta absolutu mailako errekor berria ezarri zuen , kronoa 1:09,13an geratuz eta Espainiako Txapelketarako gutxienekotik 8 ehunekotara geratuz.

Banakako probatan domina lortzen azkena Paula Sevillano izan zen. Paulak brontzea eskuratu zuen 100 bizkar proban kronoa 1:11, 46an geratuz.

Nora Qian Villamedianak eta Lander Sorozabal ere bikain aritu ziren, dominarik lortu ez arren, gogotsu lehiatuz eta zenbait marka hobetzea lortuz. Nora Qian-ek 200 estiloetako marka pertsonal berria 2:45,42an uztea lortu zuen, tartean 50 tximeletako bere marka onena hobetuz eta 37,67an utziz. Landerrek aldiz 200 libreko marka eta 100 librekoa hobetzea lortu zuen, lehenengoan 2:16,38 eginez eta bigarrenean berriz 1:04,30ean kronoa geratuz eta aurreko marka bi segundutan hobetuz.

Infantilen Errelebuak

Neskak, infantil kategorian 4x200 libre, 4x100 libre eta 4x100 estiloak errelebuetan aritu ziren. Ainhoa eta Leire Martinek, Paula Sevillanok eta Nora Qian Villamedianak osatutako laukoteak hiru errelebuetan podiumean egotea lortu zuen eta hiruretan infantil kategoriako taldeko errelebuetako marka berriak ezartzea lortu zuten.

Gauzak horrela, 4x200 librean urrea eskuratu zuten neskek kronoa 9:10,58an geratuta eta aurreko marka 9 segundutan hobetuta. 4x100 librekoan brontzea eskuratu zuten 4:18,35 eginez eta aurreko marka 3 segundutan hobetuz eta 100 estiloetakoan 4:41,84 egin zuten, zilarra eskuratuz eta 12 segundutan aurreko marka hobetzearekin batera Espainiako gutxienekotik segundu bat eta 24 ehunekotara geratuz.


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS