BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2017/06/13

KRONIKA: LASARTEKO XXVIII SARIA | CRONICA: XXVIII TROFEO LASARTE

GAZTETXOENAK BIKAIN TALDEAREN FESTA DEN EGUN HANDIAN!!

Urte amaiera bikaina izan genuen aurreko larunbatean Lasarte-Oriako igerilekuan. Gure taldearen festa den egunean, haur adin guztietako taldekideak izan genituen uretan lehian, eta, hori baino gehiago, ohiko legez, taldekide gehienak bildu genituen igerilekuan, txikienen denboraldiari ahalik eta amaiera onena emateko.


Guzti hau "Lasarteko XXVIII Saria"ren ospakizunarekin etorri zen. Gure taldeak antolaturiko sari hau goizeko 10etan hasi zen eta eguerdiko 12:00ak arte iraun zuen, tartean adin tarte guztietako igerilari gaztetxoak pasaz. Aurrekoan bezela, proba egitarauan, azken urteko alebinentzako bigarren proba bat sartu genuen, 200 estiloak proba, gure taldekide guztiek bikain burutu zutena eta berau burutzeko maila on bat eskatzen duena. Proba berezi hori saritzeko, aurtengoan, txapela izan genuen, bai neskentzat eta baita mutilentzat ere.

AURREBENJAMINEN ERAKUSTALDIA

Eskola adinekoen beroketaren ondoren, 9:45ak aldera, txikienen erakustaldiarekin hasi zen goiza. 2009an jaiotako igeriketa eskolako haurrek denboraldian zehar ikasitakoaren erakustaldia egin ahal izan zuten guraso eta ikusleen aurrean. Zenbait urduri, baina benetan txukun eta gogotsu aritu ziren gure txikitxoak, igerileku batean lehen aldiz jendaurrean jartzen ziren momentu hontan.

Guztira adin hontako 11 haur izan ziren eta guztiek 25 libre proba bikain burutu ondoren, ondo merezitako txalo zaparrada eta domina eta oroigarria jaso zuten, denboraldian zehar eginiko lanarengatik ondo merezitako saria jasoz. Aupa zuek!!



BENJAMIN ETA ALEBINEN LASARTEKO XXVII SARIA

Txikienen erakustaldiaren ondoren benjamin eta  alebinak izan ziren "Lasarteko XXVIII Saria" bere baitan jokatu zutenak. 

Benjamin txikienek 25 tximeleta, edo bizkar, bular eta estilo libreko 50eko bat zuten aukeran , haundienek tximeletako 50a edo bizkar, bular eta estilo libreko 100a eta alebinek aldiz, tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko 100 metroko proga bat eta derrigorrean egin beharreko 200 estiloak proba.

200 estiloak proban izan ezik, gainontzeko proba guztietan haur guztiek domina jaso zuten egindako denboraldiko lan eta ikaskuntzaren aitortza gisa. Aipatutako proba horretan AIntzane Sarobek nesketan eta Unai G. Somovilla-k mutiletan. jaso zuten proba honetako sari bakarra, txapela.


Gure taldekide gehienek podiumeko lehen hiru postuetan egotea lortu zuten, eta horretaz gain, denboraldia txapelketa polit eta arin batekin amaitzeko aukera ere izan zuten. Benjamin eta alebinen artean, gure taldekideez gain, Hernani KE-ko haurrak ere aritu ziren lehian.

Alebinetako batzuk Gipuzkoako eta Euskal Herriko Txapelketa jokatzeko entrenatzen jarraitu behar duten arren, gainontzeko haur guztiek jada aste hontan elkarrekin agurtzeko astea izango dute, asteleheneko jolasetan edo asteazken eta ostiralerako prestatu ditugun jarduera berezietan. Alebinen Gipuzkoako Txapelketa asteburu honetan izango da, Irunen eta bertan izango dira Aintzane Sarobe, Ane Artola, Nerea Santos, Nora Imaz, Unai G. Somovilla, Eneko Elizasu, Pello Ibargoyen eta Iker Felipe. Euskal Herriko Txapelketa aldiz uztailaren 1ean eta 2an ospatuko da, eta nortzuk sailkatzen diren ikusteko zain egon beharko dugu.

Aupa Zuek! Aupa Ekipo! Burunpower!!




ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS