BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2017/07/20

KRONIKA | CRÓNICA: JUNIOR ETA ABSOLUTUEN EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA

2 URRE ABSOLUTU MAILAN, EUSKADIKO ERREKOR BERRI BAT, TALDEKO 3 ERREKOR BERRI eta 11 MARKA PERTSONAL Gasteizen ospatutako absolutu mailako Euskal Herrikoan

  • Ainhoa Martinek egin zuen oraingoan Euskadiko 14 urteko Errekor berria 200 bular proban (2:43,16)
  • Nahia Zudaire Euskal Herriko Txapeldun izan zen igeriketa egokituan.
Pasa den asteburuan taldeko bost kide Gasteizen izan dira junior eta absolutu mailako Euskal Herriko Udako Txapelketan parte hartzen. Taldekideak honakoak izan dira: Leire eta Ainhoa Martin, Paula Sevillano, Jon Ibargoyen eta Nahia Zudaire. Lehen hirurak larunbateko saioetan izan ziren bakarrik eta Nahia aldiz, igandekoetan.


Leire eta Ainhoa Martin eta Paula Sevllano, infantilak izanik ere, absolutu mailan lehiatu ziren eta bai ongi lehiatu ere. 

Ainhoa Martin-ek hasi zuen lehiaketa, benetan bikain. Txapelketako lehen proban, 200 bular proban, Ainhoa erabat nagusi izan zen absolutu mailan, urrea eskuratuz eta, taldeko errekor berri bat eta marka pertsonala egiteaz gain, kronoa 2:43,16an geratuta Euskadiko 14 urteko Errekor berri bat ezarriz. Ainhoak berak egindako gainontzeko hru probatan ere bikain aritu zen: 100 librean 1:04,35ekin marka pertsonala egitea lortu zuen eta gauza bera egin zuen 200 bizkar proban, marka pertsonal berria 2:31,31n ezarriz.

Leire Martin ere bikain aritu zen. 200 bular proban laugarren izan zen absolutu mailan, 2:49,38rekin marka pertsonala eginez. 50 bizkar proban 32,03rekin bere onenetik 12 ehunekotara bakarrik geratu zen. Arratsaldeko jardunaldian, 100 tximeletako marka pertsonal berria 1:09,71n uztea lortu zuen eta azken proban, 800 librean, marka pertsonala egiteaz gain, urrea lortu zuen absolutu mailan, kronoa 9:41,45ean geratuz. Azkebn marka hau eta 100 tximeletakoa, taldeko absolutu mailako errekor berriak dira.

Paula Sevillano gozieko saioan lehiatu zen bakarrik, 100 libre eta 50 bizkar probatan. Lehenengoan bere makatik ehuneko batera geratu zen 1:07,91 markarekin eta bizakr estiloko 50ekoan aldiz, bere marka hobetzea lortu zuen kronoa 35,69an geratuz.

Jon Ibargoyen-ek 100 librean bakarrik zuen gutxienekoa eta arratsaldeko saioan 1:01,42 egin zuen, bere onenetik78 ehunekotara.

Igeriketa egokituan, Nahia Zudaire nagusi izan zen sailakpen orokorrean. Igeri egindako probatan, 3:00,27 egin zuen 200 librean lehen postuan sailaktuz, 54,03 bizkar estiloko 50ekoan eta 39,63 estilo bereko distantzia berean. Hiru proben puntuazioen baturari esker Nahia Euskal Herriko Txapeldun izan zen beste behin ere.

Gaurtik aurrera alebina den Unai G. Somovilla Bartzelonan izango da. Unai ostiralean lehiatuko da Alebin mailako Espainiako Txapelketako 100 bizkar eta 100 bulr probatan. Hemendik zorte onena opa diogu.

Leire, Ainhoa eta Paula aldiz, 27tik 30era bitartean Malagan izango dira, euren kategoriako Espainiako Txapelketan.

Nahiak jada onod merezitako oporrak hartuko ditu.

 



ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS