BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2017/08/01

KRONIKA | CRONICA: XXXIX CTO DE ESPAÑA INFANTIL DE VERANO

URRE BAT, ZILAR BAT eta BRONTZE BAT, 6 FINAL, EUSKADIKO 3 ERREKOR BERRI, 11 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 8 ERREKOR BERRI Malagan
  • Ainhoa Martin Espainiako Txapeldun izan zen 100 bular proban 1:14,77rekin eta Txapeldunorde 200 bular proban, 2:42,13rekin.
  • Leire Martinek brontzea eskuratu zuen 200 bizkar proban 2:22,17 eginez.
Txapelketa bikaina egin dute Malagan Leire Martin, Ainhoa Martin eta Paula Sevillano taldekideek. Benetan ematza bikainak lortu dituzte, tartean podiumean bi taldekide ipintzea lortuz eta marka pertsonal ugari eginaz. Gogorra ere izan da, izan ere bertan burututako probak benetan proba sendoak zirelako eta horrenbesteko esfortzuak eginaz, luzea ere izan delako.
Zorionak hiruroi egindako txapelketa bikaingatik!!


Osteguna 27
Txapelketa benetan bikain hasi genuen. Lehen jardunldiko goizeko saioan Ainhoa eta Leire Martinek lehiatu zuten, lehenak 100 bular proban eta bigarrenak 100 bizkar proban. Biak ere benetan bikain aritu ziren, txapelketara indartsu iritsi zirela erakutsiz eta zuzenean nor bere finalerako sailkatuz. Arratsaldeko sioan, finaletan, Ainhoa ikaragarri aritu zen, proba nola gauzatu behar zuen ondo ulertuz eta goizeko 1:17,80a 1:14,77 batekin birrintzearekin batera, urrea eta Espainiako Txapeldun titulua eskuratuz.


Leirek ere gauza bera egin zuen baina egindako marka eta lasterketa bikaina ez zen podiumean egoteko nahikoa izan... gutxigatik ordea. Leire bosgarren izan zen, 1:07,18 eder batekin aurreko marka segundu eta erdian hobetuz

Gauzak honela, txapelketari hasiera ezinobea eman genion, bi partaidetzatik bi final eta urre bat eskuratuz.

Ostirala 28
Bigarren jardunaldian, egun benetan gogorra izan zuten gure neskek. Alde batetik, Leire eta Ainhoak, biek 400 estiloak eta 200 bizkar probak izan zituzten eta Paula Sevillanok berriz 800 lbrea.

Bai Leire eta baita Ainhoa ere biak bikain aritu ziren goizean oso jarraian burututao bi probatan. Ainhoak bere marka berria 5:21,62an utzi zuen 400 estiloak proban eta bizkar estioko 200ean 2:35,39an geratu zuen kronoa. Leirek berriz 400 estiloetan 5:11,04 egin zuen, aurreko marka hobetuz eta 200 biakra proban berriz 2:25,86. Gauzak honela, Leire bi probetako finaletarako sailkatu zen, dominak eskuratzeko aukera nabarmenekin.

Goizaren amaieran Paula Sevillanok 800 librea izan zuen. Egia esan ez zen bere onena izan, izan ere tragu txar bat medio 400ean geratu behar izan zuen. Ordurarte, hala ere, paseetan bere markak birrinduz ari zen igerian eta hurrengo eguneko 200 librerako, horrekin geratu ginen.

Leirerentzat goiza gogorra izan bazen, are eta gehiago izan zen arratsaldea. Hala ere bikain erantzun zuen. 200 bizkar proban, sekulako 2:22,86 batekin Leirek brontzea eskuratu zuen eta baita Euskadiko Errekorra berritzea ere. Horren ondoren 20 minutuko atsedenaldi txiki bat izan zuen eta berriro ere lehiara itzuli zen, 400 estioetan oraingoan. Proba honetan ere ikaragarri aritu zen, kronoa 5:08,82an geratuz, Euskadiko Errekorra ere hobetuz eta bosgarren postuan amaituz. Leire sekulako aritu zen.



Larunbata 29
Larunbata goizean Paula 200 librean atera zen, Ainhoa 200 bular proban eta Leire eta Ainhoa bera 200 estiloetan ere bai.

Paularen kasuan, bikain aritu zen 200 librean. Bere seriean igeri gogotsu eginez 2:18,00an geratu zuen kronoa eta  eta bere marka pertsonala 4 segundutan hobetzea lortu zuen.


200 bular proban Ainhoa aritu zen jarraian. Hirugarren jardunaldi honetan jada aurreko egunetako nekea somatzen hasi zen eta bere arka hobetzerik lortu ez zuen arren, seigarren markarekin arratsaldeko finalerako sailkatzea lortu zuen. Bular estiloko probren ondoren, bai Ainhoa bera eta baita bere ahizpa Leire ere, 200 estiloak proban aritu ziren.  Proba honetan Ainhoak 2:33,52 egin zuen, honetan ere bere marka hobetu ezinik eta Leirek berriz kronoa 2:31,35ean geratu zuen, arratsaldeko finalerako postu bakarrera geratuz.

Gauzak horrela Ainhoak arratsaldeko finalean azken esfortzua zue aurretik eta goizean somatutako nekeari aurre egiteko modua aurkitu zuen, sekulako proba burutuz eta 2:42,13rekin Euskadiko errekor berri bat eta Espainiako Txapeldunordetza eta zilarra lortuz. Zorionak Ainhoa!!



Igandea 30
Azken jardunaldirako Paula eta Leire geratzen ziren euren azken bakarkako probak egiteko. Txapelketa gogor baten azken txanpa honetan, Paulak 4:49,04 egin zuen, bere aurreko marka 5 segundutan hobetuz eta Leirek ere bere aurreko marka pertsonala 9 segundutan hobetu zuen kronoa 4:39,12an geratuz.

Giro bikainean, ederki gozatzeko moduko denboraldi amaierako txapelketa izan dugu Malagan. Gure hirukoteari gehiago eskatzerik ez dago. Orain ondo merezitako atsedena hartzea dagokigu guztioi, irailean itzuliko gara, berriro ere burunpower-ari sendo heltzeko gogoz. BRNPWR!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS