BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2017/09/06

KRONIKA: UR ZEHARKALDIAK | CRONICA: TRAVESIAS

Udara honetan zehar, ugari izan dira itsas zeharkaldi eta bestelakoetan aritu diren taldekideak. Ziurrenik, tartean inor edo zeharkaldiren bat ahaztuko dugula jakinda (aldez aurretik barkamenak), hona hemen, ezagutza dugunen inguruko informazio laburtua.

Aupa Zuek! Aupa Ekipo! Burunpower!

MASTERRAK ETA HELDUAK

Urumeako II Zeharkaldia (2140 metro)
  • Emakumezkoetan, Laura Igea txapeldunorde izan zen Master2 kategorian, ibilbidea 39 minutu eta 5 segundutan osatuz.

  • Gizonezkoetan, Jon Ramos 7garren izan zen gizonezkoen senior kategorian, 32 minutu eta 23 segundurekin.

Ondarroako Itsas Zeharkaldia 
  • Partehartzaile bakarra izan genuen taldetik, Yoli Pastor, et abai onod aritu ere. Yolik hirugarren postua lortu zuen zeharkaldi honetan.

47. Getaria Zarautz Zeharkaldia (2850 metro)
  • Laura Igea bera 10garren izan zen emakumezkoen Master2 kategorian, zeharkaldia 46 minutu juxtuan osatuz.  Bere ondoren sailkatu zen maider Esnaola taldekidea, Laurak baino minutu bat eta 12 segundu gehiago behar izan ztuelarik. Nerea Arteagak 54 minutu eta 11 segundutan osatu zuen zeharkaldia eta beragandik 3 minutura helmugaratu zen Iratxe Beitia bere lehen zeharkaldi luzean.

  • Gizonezkoetan, Unai Sagarzazu 12garren izan zen bere kategorian, 35 minutu eta 43 segundurekin eta Enaitz Ibarburu taldekideak 42 minutu eta 27 segundu behar izan zituen 2850 metroak osatzeko.

Txingudiko Badia Zeharkaldia (2600 metro)
  • Emakumezkoetan, Yoli Pastor 5garren sailkatu zen Master1 kategorian, ibilbidea 37 minutu eta 50 segundutan osatuz.

Paseo Berriko Zeharaldia (2959 metro)
  • Unai Sagarzazu taldekidea 14garren izan zen senior kategorian, distntzia 39 minutu eta 5 segundutan osatuz eta Jon Ramos-ek aldiz, 46 miutu eta 13 segundu behar izan zituen ia 3000 metroak osatzeko.

Irlako Zeharkaldia (3000 metro)
  • Yoli Pastor 6garre izan zen Master1 kategorian, 3 kilometroak 50 minutu eta 5 segundutan osatuz eta aldiz, Laura Igeak, 54 minutu eta 2 segundu behar izan zituen Master2 kategorian 8garren postua lortzeko.

  • Gizonezkoetan, Unai Sagarzazu 10garren izan zen, kronoa 41 minutu eta 31 segundutan geratuz. Jon Ramos-ek aldiz, 44 minutu eta 25 segundu behar izan zituen 3 kilometroak osatzeko.



INFANTILAK

Getaria-Zarautz (800 metro)
  • Unai G. Somovilla Txapeldun izan zen mutiletan 11 minutu eta 18 segundurekin eta Julen Azpiroz berriz, 32garren, distantzia 17 minutu eta 43 segundutan osatuz.
  • Nesketan, Nora Imaz 23garren izan zen 15 minutu eta 38 segundurekin.

Txingudiko Badia (600 metro)
  • Mutiletan, Juen Azpiroz aritu zen, distantzia 12 minutu eta 40 segundutan osatuz eta 16garren sailkatuz 600 metroko distantzian.

Paseo Berriko Zeharaldia (650 metro)
  • Nesketan Leire Martin Txapeldun izan zen 9 minutu eta 7 segundurekin eta Ainhoa Martin berriz, txapeldunorde 9 minutu eta 51 segundura helmugaratuz. Nerea Santos 21garren izan zen, distantzia 11 minutu eta 7 segundutan osatuz.

  • Mutiletan, Unai G. Somovilla hirugarren izan zen 9 minutu eta 49 segundurekin eta Aimar Sukunza berriz, 17garren 11 minutu eta 35 segundurekin. Julen Azpiroz 13 minutu eta 46 segundurekin 20garren sailkatu zen.

Irlako Zeharkaldia (600 metro)

Partehartze handiena hemen izan genuen.
  • Nesketan, berriro ere Leire Martin txapeldun izan zen 11 minutu juxturekin eta Ainhoa Martin bosgarren izan zen. Nerea Santos 14garren izan zen eta Aintzane Sarobe berriz 18garren, biak distantzia 14 minututik behera osatuz. Nora Imaz gaztetxoak 14 minutu eta segundu bat behar izan zituen distantzia osatzeko.

  • Mutiletan, Unai G. Somovilla podiumetik postu bakarrera geratu zen laugarren sailkatuz, Aimar Sukunza 16garren 13 minutu eta 53 segundurekin eta jarraian Iker Felipe, 17garren izan zen, 13 minutu eta 56 segundurekin. Julen Azpiroz 22garren izan zen 16 minutu eta 30 segundurekin.

Salome Campos Zeharkaldia, Bermeo (500 metro)
  • Bizkaian ospatzen den zeharkaldi honetan, Ainhoa Martin Txapeldun izan zen nesketan eta neska eta mutilen sailkapen bateratuan ere, denetan azkarrena izanik. Nerea Santos 11garren izan zen eta Nahia Zudaire 17garren.

  • Mutiletan, Unai G. Somovilla txapeldun izan zen distantzia 5 minutu eta 42 segundutan osatuz, Julen Azpiroz 20garren eta Haritz Gomez berriz, 22garren 9 minutu eta 52 segundurekin.



Oraindik ere, asteburu honetan Kontxako badia zeharkaldia ere ospatzekoa da eta ziur bertan ere taldekide ugari izango direla, berriro ere igerilekuko igeriketari heldu aurretik. Emango dizuegu honen berri.

Aupa Zuek!!



ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS