KRONIKA: NEGUKO LIGAKO 1. JARDUNALDIA | CRÓNICA: 1ª JORNADA DE LIGA DE INVIERNO - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2017(e)ko urriakren 31(a), asteartea

KRONIKA: NEGUKO LIGAKO 1. JARDUNALDIA | CRÓNICA: 1ª JORNADA DE LIGA DE INVIERNO

26 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 4 ERREKOR BERRI BIDEBIETAN OSPATUTAKO NEGUKO LIGAKO LEHEN JARDUNALDIAN
  • Horretaz gain, infantil mailako Gipuzkoako Txapelketarako 6 sailkapen lortu genituen
Pasa den larunbatean taldeko igerilariak Bidebietan izan ziren lehian, denboraldiko eta Neguko Ligako 1. jardunaldian parte hartzen. Bertan gure taldeko 12 igerilari aritu ziren.




Taldekideek orokorrean 26 marka pertsonal berri erdietsi zituzten eta denboraldiko momentua kontuan izanik balantze polita da hori. Horretaz gain, taldeko lau errekor berri ezarri zituzten; bi Lander Sorozabal-ek, bata 1500 metro estilo librean, 15 urteko errekor berria 18:44,68an utziz eta bestea 800 metroko pasean, 9:54,02an pasaz. Errekorrekin jarraituz eta 1500 librean ere, baina nesketan, Nerea Santos-ek 13 urtekoa 20:33,48an ezarri zuen. Azkenik, Ainhoa Martin-ek 14 urteko eta absolutu mailako 50 bular probako errekor berri bat ezarri zuen, kronoa 35,71ean geratuz.

Infantil mailako igerilariak, Gipuzkoa zein Euskal Herriko Txapelketan parte hartzeko gutxienekoak ematen dituzten probatan aritu ziren batez ere, Euskal Herriko gutxienekoak oraindik atera ez diren arren, txapelketa horiek ziurtatuta izateko. Modu horretan, Nerea Santos-ek 1500 libre, 800 libre eta 400 libreko gutxienekoak eskuratu zituen, Aintzane Sarobe-k eta Ane Artolak 200 estiloetakoa, Leire Martin eta Paula Sevillanok ere 200 estiloetakoa eta Lander Sorozabal-ek berriz, Nereak bezala, 1500 libre, 800 libre eta 400 libre probatakoak.

Junior eta absolutuetan gure igerilariak lehen sentsazioak hartzen aritu ziren eta ez ziren batere gaizki aritu. Denboraldi haserako erritmo falta nabaria duten arren euren probatan nagusi izan ziren 

Nahia Zudaire ere bikain aritu zen, parte hartutako bi probatan bere markak hautsiz eta abenduko IWAS World Games-ean aritzeko forma ona hartzen ari dela erakutsiz. Nahiak 1:32,40 egin zuen 100 tximeletan eta 1:19,06 100 librean.

Aupa Ekipo!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here