BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2017/11/30

EUSKAL SELEKZIOAREN DEIALDIAK | CONVOCATORIAS SELECCION DE EUSKADI

LEIRE ETA AINHOA MARTIN EUSKAL SELEKZIOAK DEITUAK IZAN DIRA
  • Ainhoa Eguberrietako Nazioartekoan Euskadikoarekin arituko da eta Leire aurreko egunetako kontzentraziora doa

Euskadiko Igeriketa Federazioak aditzera eman duenez, AInhoa Martin eta Leire Martin Euskal Selekzioarekin aritzeko deituak izan dira.

Alde batetik, Ainhoa Martin-ek Euskal Selekzioa ordezkatuko du abenduaren 29an Ordiziako Majori kiroldegian ospatuko den Eguberrietako Nazioarteko Sarian. Bertan 50 eta 100 bular probatan eta 200 estioak proban arituko da. Lehiaketan parte hartzeaz gain, aurreko egunean Euskal Selekzioarekin entrenamendu bateratu batean izango da eta gaua ere ordizian pasako du, talde osoarekin batera.



Bestetik, Leire Martin ere Euskal Selekzioarekin arituko da, kasu honetan, kontzentrazio batean parte hartzen. Kontzentrazioa abenduaren 27an eta 28an izango da eta hau ere Ordiziako Majori kiroldegian izango da. Bertan bi saio burutuko dituzte, bata 27 arratsaldean eta bestea, 28 goizean. Ostatu bertan hartuko dute.



ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS