KRONIKA: ALEBIN LIGAKO 2. JARDUNALDIA - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2017(e)ko azaroakren 14(a), asteartea

KRONIKA: ALEBIN LIGAKO 2. JARDUNALDIA

ALEBINAK GOGOTSU ETXEAN JOKATUTAKO LIGAKO BIGARREN JARDUNALDIAN

Aurrebenjamin eta benjaminek lehen txandan egin bezelaxe, adin tarte honek euren ligako bigarren jardunaldia Andoaingo Allurralde kiroldegian izan zuen pasa den larunbatean. Bertan alebin kategorian, gure taldeko 18 haur izan ziren lehian.

Jardunaldi honetarako adin tarte honetako haurrek 200 bizkar proba eta 100 bular proba izan zituzten. Aurreko jardunaldian bezela, honetan ere proba sendoak izan zituzten gure haurrek, euren kategoria aldaketari dagozkien neurrikoak. 

Jardunaldi honetan teknikoki bi estiloetan nola moldatzen ziren ikusi ahal izan genuen, estilo bakoitzean egin beharreko distantzia aurrekoan baino handixeagoa zelako eta baita arautegi aldetik gauzak nola barneratu dituzten ikusteko. 

Emaitzei dagokionez, aurrekoan bezela, gure igerilarietako asko aurrean izan ziren, akatsak akats, gauzak ondo egiten ere badakitela eta maila polita dutela erakutsiz. 

Jardunaldi honetan 8x50 estilo libreko errelebu mistoa izan zuten gure haurrek saioa amaitzeko. Lehia zirraragarri baten ostean, edonork irabazi zezakeela zirudien lasterketan, gureek hirugarren postua eskuratu zuten, eman beharreko guztia eman ondoren eta probarekin ondo gozatu ostean.


Bigarren jardunaldia ere amaituta, lanean jarraituko dugu, egindako akatsak zuzendu asmoz eta egindako aurrerapausuak sendotuz. 

Aupa Ekipo!! Burunpower!!

Horretaz gain, nola ez, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu bolondres gisa aritu ziren guraso eta taldekide guztiei; kronometratzaile lanetan aritu zirenei (Igor Amantegi, Gurutz Irigoras, "Txitxu" Ruiz, Ibon Elizasu, Emaitz Albisu, Izaskun Jauregi, Irune Fernandez eta Manu Santos), lehiaketa paper bilketan aritu zirenei (Rosi Vidal eta Larraitz Arriola), serieak konposatzen aritu zirenei (Puy Solano eta Itsaso Tolosa) eta igerilekuaren muntaian eta jasotzean lagundu zuten guztiei. Zuek gabe ez da posible. Milesker!


ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here