BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2017/11/21

KRONIKA: NEGUKO LIGAKO 2. JARDUNALDIA

20 MARKA PERTSONALETIK GORA Hernaniko igerileku berrian

Pasa den larunbatean, gure taldeko infantil, junior eta absolutuak Hernaniko kiroldegian izan ziren Neguko Ligako 2. jardunaldian parte hartzen. Jardunaldi hau, eraberritu berri den igerileku berrian burutu zen.

Prestakuntza prozesuaren barneko lehiaketa bezela hartzen dugun txapelketa honetan, orain arteko lanaren barneratzeak eta egindako bidea baloratzea genuen helburu eta, zentzu horretan zenbait ondorio positibo atera genituen. Gainontzean gure igerilariak ohiko mailan aritu ziren, lehian gogotsu eta maila oneko markak lortuz.

Guztira, kategoria hauetako 11 taldekide aritu ziren Hernanin ospatutako jardunaldian.



Marka hobekuntzei dagokionez, emakumezkoetan, Leire Martin-ek 50 libreko marka pertsonal berria 28,97an utzi zuen eta bere ahizpa Ainhoak berriz, 50 txieletakoa hobetzea lortu zuen 31,62 eginaz. Paula Sevillanok 50 librekoa marka berria 29,89an uzteaz gain, 100 estiloak probakoa ere ondu zuen, kronoa 1:17,89an geratuz. Nerea Santos-ek hiru probatako markak ontzea lortu zuen; 50 librekoa (34,00), 200 bular probakoa (3:33,90) eta 200 librekoa (2:35,03). Nahia Zudairek 50 tximeletako marka (41,34) eta 200 librekoa hobetzea lortu zuen (2:45,86) eta Ane Artolak 50 librekoa (34,42) eta 200 librekoa (2:49,39). Yaiza Martinez-ek 100 bular probako marka berria 1:50,53an utzi zuen.


Gizonezkoetan, Lander Sorozabalek 3 marka berri lortu zituen; 50 tximeletakoa (32,13), 100 bular probakoa (1:22,03) eta 200 librekoa (2:15,57). Aimar Sukunzak marka ugari hobetzea lortu zuen; alde batetik, 400 estiloetako bere marka berria 6:45,56an utzi zuen, 50 tximeletakoa 41,81ean eta 200 librekoa berriz 2:41,69an, tartean 100 eta 50 metroko markak hobetuz. Xabier Alonso ere bikain aritu zen parte hartutako bi probatan marka pertsonalak eginez. Horrela, 50 lbreko marka pertsonal berria29,30ea utzi zuen eta 100 estiloetakoa berriz 1:16,51ean. Azkenik, Unai Rodriguez-ek ere, lortu zuen markak hobetzerik, 100 bular probako marka berria 1:29,19an utzi baitzuen eta 200 librekoa berriz 2:56,06an.


Marka hobekuntzarik gabe, baina bikian igeri eginaz, Leire Martin, Ainhoa Martin, Paula Sevillano eta Nerea Santos-ek ostutako 4x100 estio libreko errelebua nagusi izan zen infantil kategorian.

Gauzak horrela, guztiek markaren bat hobetzea lortu zuten gutxienez, eta ez da gutxi.

Atse honetan bertan, Leire eta Ainhoa Martin Bartzelonan izango dira, Absolutu mailako Espainiako Neguko txapelketan parte hartzen eta han, orain arteko lana nola barneratu dugun eta norabidea egokia ote den baloratu ahal izango dugu.

Leire eta Ainhoa itzulita, Nahia Zudaire izango da kanpora joango dena. Hilaren 30etik abenduaren 6ra bitartean Portugal-en izango baita, Igerilekta Egokitu Espainiako Selekzioarekin 2017 IWAS World Games-ean parte hartzen. 

Egurra!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS