KRONIKA: ALEBIN LIGAKO 3. JARDUNALDIA - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2017(e)ko abenduakren 5(a), asteartea

KRONIKA: ALEBIN LIGAKO 3. JARDUNALDIA

ALEBINAK SENDO HERNANIN JOKATUTAKO LIGAKO HIRUGARREN JARDUNALDIAN

Alebinen taldeak, euren ligako hirugarren jardunaldia Hernaniko Udal kiroldegian izan zuen pasa den larunbatean. Bertan alebin kategorian, gure taldeko 17 haur izan ziren lehian.


Jardunaldi honetarako adin tarte honetako haurrek 200 libre proba eta 100 bizkar proba izan zituzten. Aurreko jardunaldian bezela, honetan ere proba sendoak izan zituzten gure haurrek, euren kategoria aldaketari dagozkien neurrikoak.

Jardunaldi honetan teknikoki txandakako bi estiloetan nola moldatzen ziren ikusi ahal izan genuen, eta baita arautegi aldetik gauzak nola barneratu dituzten ikusteko.

Emaitzei dagokionez, aurrekoan bezela, gure igerilarietako asko aurrean izan ziren, akatsak akats, gauzak ondo egiten ere badakitela eta maila polita dutela erakutsiz.

Jardunaldi honetan 4x100 metro bular estiloko errelebua izan zuten gure haurrek saioa amaitzeko, bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan ere.Gizonezkoetan, gure taldea bigarren sailkatu zen eta emakumezkoetan berriz, laugarren.

Hirugarren jardunaldia ere amaituta, lanean jarraituko dugu, egindako akatsak zuzendu asmoz eta egindako aurrerapausuak sendotuz.

Hurrengo hitzordua Eibarren izango dute gure haurrek, hilaren 23an ospatuko den Eibarko Kopan. Aurtengoan gure egoitzatik atera eta gune berri batera joatea berezia eta haurrentzat zirraragarria izango dela pentsatu dugu eta.

Aupa Ekipo!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here