BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2017/12/30

KRONIKA: EIBARKO GABON KOPA

TXIKIEK EDERKI PASA ZUTEN URTEKO AZKEN LEHIAKETAN
  • Gabonetako Sari gisa, Eibarrera joan ziren benjaminak eta alebinak 
Urtero bezela, gure txikiekin urtea ongi amaitzeko Sariketa batera joan ginen aurtengoan ere. Denboraldi honetarako, aurkari eta eszenatokiz aldatzeko asmoz Eibarrera joan ginen, bertan ospatzen den "Eibarko Gabon Kopa"ra. Gainera, talde giroa sortzeko asmoz, eta haurrek egunaz gehiago goza zezaten, bidaia autobusean egin genuen denok batera, bidaia bera ere festaren parte bilakatuz.
Sari honetarako, igerilariek proba bat aukeratu behar zuten. Txikienek bizkar, bular edo estilo libreko 50 metroko probak zituzten aukeran, gainontzekoek 50 metro tximeleta estiloan edo bizkar, bular edo estilo libreko 100 metroak.

Beroketa bera ere ezberdina izan zen, bertako talde antolatzaileak igerilekua puzgarriez bete eta jolasean ibilita aktibatu baitzuten gorputza. Beroketa amaitu eta txapelketari gogotsu ekin zioten haurrek.

Emaitzak bikainak izan ziren, igeri egiten zuten ia guztiek euren markak hobetzen zituzten, eta txapelketa amaieran ikusi ahal izan genuen moduan maila ederra eman zuten gureek, etxera domina zakukada batekin itzuli baikinen.

Festari amaiera emateko goxoki poltsa bana banatu eta olentzeroren zain etxeratu ginen denok. 

Zorionak denoi!! Aupa Ekipo!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS