BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2017/12/06

KRONIKA: NEGUKO LIGAKO 3. JARDUNALDIA

15 MARKA PERTSONAL eta ERRELEBUETAKO TALDEKO BI MARKA BERRI ETXEAN JOKATUTAKO JARDUNALDIAN 
  • Gure igerilariek Gipuzkoa zein Euskal Herriko Txapelketetarako hainat gutxieneko lortu zituzten gainera
Pasa den larunabtean, hilaren bian, gure taldeak Neguko Ligako 3. jardunaldia antolatu zuen Lasarte-Oriako igerilekuan.

Jardunaldi honetarako, gure taldeaz gain, Igartza, Hernani, Tolosaldea, Ordizia, Fortuna eta igeriketa egokituko Konporta taldeak aritu ziren. Arratsalde osoan zehar igerilekuak itxura ederra izan zuen, bete betea eta igerketa kutsuz hartua. Gure taldetik 12 igerilari aritu ziren lehian.
Arg. TXINTXARRI
Jardunaldi honetarako proba egitaraua honako probek osatu zuten, emakumezko zein gizonezkoetan: 4x50 estilo libreko errelebua, 400 libre, 50 bular, 100 tximeleta, 200 bizkar, 200 lau estiloetan, 100 libre, 50 bizkar, 200 tximeleta eta 4x50 lau estiloetan errelebua.

Errelebuetan neskek hartu zuten parte bakarrik, infantil kategorian. Bietan ere, neskek aurreko infantil mailako taldeko markak birrintzea lortu zuten, estilo librekoan 2:01,01 eginez (Leire, Ainhoa, Paula eta Nerea) eta lau estiloetakoan kronoa 2:14,74an geratuz (Paula, Ainhoa, Leire eta Ane). 

Arg. TXINTXARRI
Banakako probei dagokionez, 400 librean esanguratsua izan zen Lander Sorozabal-en marka hobekuntza (4:42,84) . Aimar Sukunzak ere aurreko marka ikaragarri ondu zuen 5:38,40 eginez. Nesketan, Leire Martin eta Paula Sevillano erabat nagusi izan ziren 4:37,77 eta 4:40,53 eginez buruz buru. Nerea Santos bosgarren sailkatu zen.
Gainontzeko marka hobekuntzei dagokionez, Ainhoa Martin-ek 50 bizkar probako marka hobetzea lortu zuen 33,22 eginez. Nerea Santos-ek 100 librekoa 1:14,25ean utzi zuen, Ane Artolak 100 tximeletako marka berria 1:26,25ean eta 50 bizkar probakoa 39,35ean. Irune Martin-ek 100 librekoa 1:33,38an eta 50 bular probakoa 52,13an. Yaiza Martinez-ek 100 librekoa 1:25,09an utzi zuen eta 50 bular probakoa 49,15ean. 

Arg. TXINTXARRI
Gizonezkoetan, Lander Sorozabal-ek 400 libreaz gain, 200 estiloak probako marka berria 2:32,03an utzi zuen,  Aimar Sukunzak 400 librekoaz gain,   100 librekoa 1:16,83an utzi zuen,  eta azkenik, Unai Rodriguez-ek, 50 bular probako marka berria 38,82an uztea lortu zuen. 
Marka pertsonalez gain, aipatzekoa da Hatz Mitxelenak egindako 200 tximeleta proba. Proba honetan erabat nagusi izanik, Haitzek 2:15,01 egitea lortu zuen, bere probarako denbora asko zain egon ondoren. Bere helburuak lortzeko bidean igerian ondo eta sasoiko ikusi genuen, nahiz eta teknikoki hobekuntza batzuk egitea beharrezkoa den oraindik.
Hurrengo zita Gipuzkoako Kluben Kopa izango dute guztiek. Hori Tolosan izango da, hilaren 16 eta 17an. Urteko lehiaketa politenetakoa izan ohi da eta, 7 urtez podiumean egon ondoren, aurtengoan ere, ahalik eta onena ematen saiatuko da gure taldea.

Horretaz gain, nola ez, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu bolondres gisa aritu ziren guraso eta taldekide guztiei; kronometratzaile lanetan aritu zirenei (Juanvi Martín, Jose Luis Sevillano, Gonzalo Sukunza, Lurdes Martikorena, Manu Santos, Joxe Sarobe eta Jose Cruz Sorozabal), lehiaketa paper bilketan aritu zirenei (Ana Zabaleta eta Malika El Kadi), serieak konposatzen aritu zirenei (Ana Zabaleta eta Jokin Esnal), mikroan aritutakoei (Jokin Esnal) eta igerilekuaren muntaian eta jasotzean lagundu zuten guztiei. Zuek gabe ez da posible. Milesker!






ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS