BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2018/01/23

KRONIKA: ALEBIN LIGAKO 4. JARDUNALDIA

ALEBINAK TXUKUN TOLOSAN JOKATUTAKO LIGAKO LAUGARREN JARDUNALDIAN

Alebinen taldeak, euren ligako laugarren jardunaldia Tolosako Usabal kiroldegian izan zuen pasa den larunbatean. Bertan alebin kategorian, gure taldeko 17 haur izan ziren lehian.


Jardunaldi honetarako adin tarte honetako haurrek 200 bular proba eta 100 tximeleta proba izan zituzten. Aurreko jardunaldian bezela, honetan ere proba sendoak izan zituzten gure haurrek, euren kategoria aldaketari dagozkien neurrikoak.

Jardunaldi honetan teknikoki aldi bereko bi estiloetan nola moldatzen ziren ikusi ahal izan genuen, eta arautegi aldetik gauzak nola barneratu dituzten ikusteko ere balio izan zigun.

Emaitzei dagokionez, aurrekoan bezela, gure igerilarietako asko aurrean izan ziren, akatsak akats, gauzak ondo egiten ere badakitela eta maila polita dutela erakutsiz.

Jardunaldi honetan 4x100 metro bizkar estiloko errelebua izan zuten gure haurrek saioa amaitzeko, bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan ere. Gizonezkoetan, gure taldea hirugarren sailkatu zen eta emakumezkoetan berriz, bigarren.

Laugarren jardunaldia ere amaituta, lanean jarraituko dugu, egindako akatsak zuzendu asmoz eta egindako aurrerapausuak sendotuz.

Aupa Ekipo!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS