BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2018/01/23

KRONIKA: KZL/TEST 2. JARDUNALDIA

AURREBENJAMIN ETA BENJAMINAK BIKAIN EUREN LIGAKO BIGARREN JARDUNALDIAN
  • Guztiak bikain aritu ziren, probak benetan txukun burutuz
Pasa den larunbatean, gure taldeko txikienek euren Test/Ligari jarraipena eman zioten bigarren jardunaldiarekin. Bigarren jardunaldi hau Tolosan ospatu genuen, Usabal-go igerilekuan eta bertan, gure taldetik, adin tarte honetako 32 haur aritu ziren, danborrada medio, askok kale egin behar izan zutelako.


Aurrebenjaminetan, 2009ko haurrek 50 metro bizkar estiloko proba izan zuten eta 2008koekin batera 6x25 estilo libreko errelebu mistoan parte hartzeko aukera ere izan zuten. Haur hauentzat garrantzitsuena arautegiaren inguruko ezagutza eta estiloen ikaskuntza izanik denak primeran aritu zirela esan behar dugu. Igerian oso txukun eta lasaitasunez igeri eginez eta arautegiak ondo betez aritu ziren guztiak eta beraz, primeran.



Kategoria berean, 2008koak aipatutako 6x25 errelebu mistoan aritu ziren eta banakako proba bezela 100 bizkar proba izan zuten. Hauek ere primeran aritu ziren.

Benjamin kategorian, 2007ko mutilek 50 bular eta 100 bizkar probak izan zituzten eta 2006ko neska-mutilek aldiz 50 bular eta 200 bizkar probak.

Adin tarte honetako haurrek 4x50 estilo libreko errelebua ere izan zuten nesketan.

Orokorrean, adin tarte hauetan, lehiaketa emaitzak baino gehiago arautegiaren inguruko ezagutza eta arauen betetzea zein igeri egiteko modu egokia dira garrantzia gehien ematen diegun arloak eta zentzu horretan gustura atera ginen gure txikienek egindako lanarekin. 

Horretaz gain, urduri egon ziren arren, guztiek jarrera bikaina erakutsi zuten jardunaldi osoan zehar, euren erronkei aurre eginez, ikasitakoa aplikatuz eta talde giro alaia mantenduz.

Aupa Buruntxikiak!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS