KRONIKA: NEGUKO LIGAKO 4. JARDUNALDIA - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2018(e)ko urtarrilakren 31(a), asteazkena

KRONIKA: NEGUKO LIGAKO 4. JARDUNALDIA

17 MARKA PERTSONAL BERRI eta TALDEKO 2 ERREKOR BERRI Hernanin jokatutako Neguko Ligako azke jardunadian

Pasa den larunbaten, Hernaniko igerilekuan, gure infantil-junior eta absolutuek Neguko Ligari amaiera eman zioten. Bertan, ohi bezela zenbait emaitza on eta marka berri eskuratu zituzten gure talekideek.

Azken jardunaldi honetan, gure taldetik 11 igerilari aritu ziren, denak ere bikain.


Emaitzei dagokionez, Aimar Sukunzak eta Aintzane Sarobek 50 libreko marka hobetzea lortu zuten (36,31 eta 30,45). Ane Artolak 100 bizkar probakoa hobetzea lortu zuen (1: 21,40), Yaiza Martinez-ek 50, 100 eta 200 librekoa (38''25, 1:25,04 eta 2:52,91) eta Nahia Zudairek 50 eta 100 bizkar probakoak (47,67 eta 1:36,72) eta bata 100 estiloak probakoa ere (1:36,17).

Goizez Lasarten Euskal Herriko Luzera Handiko Txapelketan arituako Nerea Santos, Leire Martin eta Lander Sorozabal ere bikain aritu ziren, batez ere eguneko esfortzu eskerga kontutan izanda. Gainera, arratsaldean, Nerea 50 libreko marka (32,57), 100 bizkar probakoa (1:23,07) eta 100 estiloak probakoa (1:24,94) hobetzeko gai izan zen. Leire Martinek ere 100 bular eta 100 estiloak probatako markak hobetzea lortu zuen, lehengoan 1:16,84 eginez eta bigarrenean 1:10,73 eginez eta azken hau, taldeko 15 urteko eta absolutu mailako errekor berri gisa ezarriz. Unai Sagarzazu igerilari masterra ere bikain aritu zen 800 librean eta 200 librean.

Neguko ligako jardunaldiak amatuta, pixkanaka lehen zati honetako zita garrantzitsuetara begira jarriko gara jada, Gipuzkoa, Euskal Herria zein Espainiako Txapelketetara begira, hauetan ahalik eta emaitza onenak lortu asmoz.

Aupa Ekipo!!
Burunpower!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here