BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2018/02/21

KRONIKA: CTO ESPAÑA CCAA INFANTIL-JUNIOR

9 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 8 ERREKOR BERRI Oviedon

Txukun aritu dira Paula Sevllano eta Leire eta Ainhoa Martín ahizpak Oviedon, Erkidego arteko Espainiako Txapelketan. 

Euskadirekin lehian aritu diren lehiaketa honetan, marka onak lortu dituzte gure igerilariek, tartean 9 marka pertsonal eta taldeko 8 errekor berri. Ez da batere balantze makala, batez ere, igerileku luzean egiten duten denboraldiko lehen txapelketa dela kontutan izanik eta, batez ere, Neguko Espainiako Txapelketak prestatze bidean, lan karga handieneko momentuan daudela kontuan hartuz.


Ainhoa Martin 100 eta 200 bular probatan eta 400 lau etiloetan aritu da. Bular estiloko 100ean marka pertsonala egin du 1:13,64rekin eta Euskadiko errekorretik oso gertu geratuz. Proba honetan sailkapeneko lehena izan zen Ainhoa. Estilo bereko 200 metrokoan bere marka berdintzea lortu zuen 2:43,11rekin eta lau estiloetako 400 metroetan aurreko marka birrindu egin zuen 5:13,81 eginez. Azken proba honetan bigarren sailkatu zen Ainhoa eta bular estiloko 200 metrokoan berriz, hirugarren.

Leire Martin-ek lau proba zituen parte hartzeko; bizkar estiloko 100 eta 200 metroak eta estilo libreko 200 eta 400 metroak. Guztetan txukun aritu da eta marka hobekuntzak estilo librean lortu ditu nahiz eta bizkar estiloan bere onenetan ere aritu den. Estilo libreko probatan, Leirek, 400 etrokoan 4:38,60an utzi zuen bere marka berriz eta 200ekoan berriz 2:13,73an. Tartean 100 metroko marka ere hobetzea lortu zuen Leirek, 1:05,68 eginez.  Leire zazpigarren postuan sailkatu zen bizkar estiloko 100 eta 200etan eta baita 400 librean ere eta, 200 librean aldiz, hirugarren marka onena egitea lortu zuen, postu hori bera eskuratuz.

Paula Sevillano ere bikain aritu zen eta berak, burututako proba guztietan, aurreko marka hobetzea lortu zuen. Estilo libreko 400 eta 800 metroetan zegoen Paula izena emanda. Lehenengoan, 4:45,80ko marka pertsonal berria lortu zuen Paulak eta 800 metrokoan aldiz, 9:52,04ko marka berria. Azken proba honetan, Paula zortzigarren sailkatu zen eta 400ean berriz, laugarren.

Erreleboetan ere erabakior

Gure neskek, Eusakl taldeari banakako probatan egindako aportazioaz gai, errelebuetan ere taldearen erro izan ziren. Gauzak horrela, 4x200 librean Paula Sevillano eta Leire Martin partehartzaile izan ziren. Bertan, Paula lehen postan bota zen eta marka pertsonala egitea lortu zuen 2:16,46rekin (tartean 100 metroko denbora ere hobetuz, 1:05,36). Estilo libreko 4x100ean Ainhoa eta Leire hirugarren eta laugarren postatan egin zuten salto erregistro bikaina lortuz eta lau estiloetako 4x100ekoan, Ainhoak bular estiloko 100ekoa burutu zuen.

Txapelketa amaituta, asteburu honetan zita bikoitza izango dute gure taldekideek. Batetik, Leire larunbatean Distantzia Luzeko Espainiako Txapelketan izango da, Mataron. Bertan 3000koa burutu beharko du.

Gainontzeko guztiak asteburu osoan zehar Irunen izango dira, Gipuzkoako Neguko Txapelketa parte hartzen. Igandean, Leire ere bertan izango da.


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS