BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2018/02/28

KRONIKA: GIPUZKOAKO NEGUKO TXAPELKETA

20 URRE, 6 ZILAR eta 2 BRONTZE, EUSKADIKO ERREKOR BERRI BAT, TALDEKO 9 ERREKOR BERRI eta 39 MARKA PERTSONAL Irunen

  • Gureek emaitza bikainak eskuratu zituzten
Pasa den asteburuan txapelketa bikaina burutu zuten gure taldekideek, Irunen ospatu zen Gipuzkoako Infantil, Junior eta Seniorren Neguko Txapelketan. Gure taldetik hamaika igerilari aritu ziren lehian, nor baino nor gogotsuago. Horren erakusgarri dira asteburuan zehar lortutako emaitza bikainak.


Seniorrak

Senior kategorian bi igerilari izan genituen eta biak larunabtean lehiatu ziren. Batetik, Haitz Mitxelena, larunabtez jokatutako 100 eta 200 tximeleta probatan lehiatu zen. Haitzek proba horietan dauka helburu nagusia, batez ere 200 metrokoan, eta orain artekoa nola doan kusteko oso baliogarria izan zen. Estilo honetako 100 metrokoan 1:00,97 egin zuen Haitzek eta 200 metrokoan berriz 2:10,27. Bi probatan igerian ondo ikusi genuen eta bere markak hobetzen laster ikusi dezakegulakoan gaude. Haitzek brontzezko domina bana eskuratu zuen proba bakoitzean.

Bestetik, Mikel Esnal berriro ere lehian ikusi genuen denboraldi honetan lehen aldiz, eta nola gainera. Mikel 50 tximeleta proba prestatzen dabil, eta prestaketa nola doan ikusteko 50 libre proba baliatu zuen, tximeleta estiloan egiteko. Bere helburua ez zen emaitza edo postua bera, proba horretan nola dagoen ikustea baizik. Gauzak horrela, Esnalek 25,86 egin zuen, bere markatik uste baino askoz ere gertuago eta uste baino azkarrago igeri eginez, beraz, bikain.




Juniorrak
Junior kategorian Xabier Alonso lehiatu zen bakarrik, 100 librean. Aurtengo denboraldian ikasketak direla medio gutxiago entrenatzen ari bada ere marka txukuna egin zuen bere proban. Xabierrek 1:03,63 egin zuen, bere onenetik ehuneko gutxira.

Infantilak
Ganontzeko guztiak infantil kategorian aritu ziren eta kategoria honetan etorri ziren ganontzeko domina, marka eta errekor guztiak. Kategoria honetan Leire eta Ainhoa Martín, Paula Sevillano, Nerea Santos, Aintzane Sarobe, Ane Artola, Nahia Zudaire eta Lander Sorozabal aritu ziren. Guztiek marka pertsonal ugari hobetzea lortu zuten eta gehienetan lehen postuetan amaitu zituzten euren probak, benetan maila bikaina lortu dutela erakutsiz. 

Multzo honen barruan, Nahia Zudaire infantil mailan aritu bazen ere, gerora, igeriketa egokiturako sailkapenerako ere puntuatu zuen. Aipagarriak izan ziren Nahiare markak, 50 bizkar, 800 libre eta 200 eta 400 estiloetan bere aurreko erregistro guztiak birrindu baitzituen. 

Marka hobekuntzak aipatuz, Lander Sorozabal-ek ere igeri egindako lau probak hoebtu zituen (100 tximeleta, 100 libre, 200 eta 400 lau estiloak), Leire Martinek ere igeri egindako laurak (50 bular eta 50 tximeleta eta 200 eta 400 lau estiloak), Ainhoa Martin-ek 100 bular eta 100 eta 400 lau estiloak probak, Paula Sevillano-k 100 bizkar eta 100, 200 eta 800 librekoak, Aintzane Sarobek 200 eta 400 estiloetakoak eta 100 libre eta 200 bizkar probatakoak, Nerea Santos-ek 200 lau estiloetakoa, 1500 librekoa eta 200 librekoa eta Ane Artolak 200 eta 100 lau estiloetakoa eta 100 bizkar eta 100 librekoa.

Errekor berriak
Marka aipagarrienen artean Leire Martinek 400 metro lau estiloetan egindako Eskadiko Errekor berria aipatu beharra daukagu. Leirek kronoa sekulako 4:57,76an geratu zuen. Leirek berak, 100 libreko 15 uteko taldeko errekor berria 1:00,82an ezarri zuen, 100 tximeletakoa 1:08,01ean, 50 tximeletakoa 30,03an, 50 bular probakoa 34,61ean eta 200 lau estiloetakoa 2:23,30ean.

Ainhoa Martin-ek 100 estiloak probako taldeko errekor berria 1:08,01ean utzi zuen eta Nerea Santos-ek 14 urtekoen 1500 libreko erreor berria 20:10,25ean ezarri zuen

Errelebuak
Infantil kategorian, errelebuetan, gure neskak bikain aritu ziren igeri egindako hiru errelebuetan. 4x200 librean txapeldunorde izan ziren eta 4x100 librean eta 4x100 lau estiloak proban berriz, txapeldun. Azken bi hauetan ganera taldeko infantil mailako errelebuen arkak birrind egin zituzten Leire eta Ainhoa MArtin-ek, Paula Sevillano-k eta Aintzane Sarobe-k osatutako laukoteak. Estilo libreko 4x100ean marka berria 444:08,38an ezarri zuten eta lau estiloetako 4x100ekoa berriz 4:32,27an.

Dominak
Hauek iza ziren gure taldekideek eskuratutako doina eta postu garrantzitsuenak:

Urreak
Ainhoa Martin 200 bular 2:38,39
Nerea Santos 1500 libre 20:10,25
Ainhoa Martin 100 lau estiloetan 1:08,01
Paula Sevillano 800 libre 9:24,57
Paula Sevillano 200 libre 2:13,20
Leire Martin 400 lau estiloak 4:57,76
Leire Martin 50 bular 34,61
4x100 libre emakumezkoak 4:08,38
Leire Martin 200 lau estiloak 2:23,30
Ainhoa Martin 100 bular 1:13,04
Lander Sorozabal 400 lau estiloak 5:05,40
Paula Sevillano 400 libre 4:36,38
Leire Martin 50 tximeleta 30,03
4x100 lau estiloak emakumezkoak 4:32,27

Zilarrak
4x200 libre emakumezkoak 9:20,73
Lander Sorozabal 200 lau estiloak 2:24,77
Ainhoa Martin 400 lau estiloak 5:04,35

Brontzeak
Haitz Mitxelena 100 tximeleta 1:00,97
Haitz Mitxelena 200 tximeleta 2:10,27

Txapelketa Amaierako Sariak
Guzti horretaz gain, Txapleketa amiaeran igerilari onenei eman ohi zaien sarietan ere izan ziren guretaldekideak. Igeri egindako 3 proba onenetako puntuak batuz lortzen den sailkapen honetan Nahia Zudaire erabat nagusi izan zen igeriketa egokituan eta neska infantilen podium osoa berde kolorez janztea ere lortu genuen, Ainhoa Martin Txapeldun izan zelarik, Leire Martin Txepldunorde eta Paula Sevillano hirugarren. Laurek merezitako txapel eta garaikurrak jaso zituzten horren oroigarri.





ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS