KRONIKA: CAMPEONATOS DE ESPAÑA ABSOLUTOS POR COMUNIDADES AUTÓNOMAS DE NATACIÓN ADAPTADA 2018 - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2018(e)ko martxoakren 25(a), igandea

KRONIKA: CAMPEONATOS DE ESPAÑA ABSOLUTOS POR COMUNIDADES AUTÓNOMAS DE NATACIÓN ADAPTADA 2018

NAHIA ZUDAIRE IKARAGARRI!! EUROPAKO TXAPELKETARAKO 3 SAILKAPEN, ESPAINIAKO ABSOLUTU MAILAKO 4 ERREKOR BERRI, MARKA GUZTIAK HOBETUTA eta ERABAT NAGUSI BERE KATEGORIAN (S8)

Asteburu bikaina eman digu Nahiak Castellon-en!! Sekulako Txapelketa egin berri du gure taldekideak Euskadiko Selekzioarekin lehiatu den txapelketa honetan.


Markak hobetzea eta postu onak lortzea beti helburu diren arren, oraingo honetarako bagenituen zenbiat helburu giretzat gordeta. Kasu honetan, otsailaren erdikaldean edo atera ziren Europako Txapelketarako gutxienekoak genituen begiz jota eta, iparra galdu gabe, txapelketa honetan ea zeinbaterainoko gertu egon gintezkeen ikusi nahi genuen. Emaitzak ezinhoebak izan dira, Nahiak Europako Txapelketarako 3 gutxieneko lortu ditu, hirurak estilo librea eta bai aisa lortu ere!!

Lehena 100 librean etorii zen, larunbat goizean. Proba honetan Nahiak 1:14,99 egin zuen eta Europako Txapelketarako gutxienkoa 3 segundu baino gehiagon jaitsi zuen. Bigarren gutxienekoa 400 librean izan zen, guretzat fidagarriena zen proban. Proba honetan, nahiak 5:36,39rekin gutxienkoa 12 segundutan ondu zuen sekulako lasterketa eginaz. Azkenekoa 50 librean, zertxobait juxtuago baina sekulako 35,73 batekin gutxienko berri bat lortuz.

Ez da hori izan asteburuan Nahiak egindako balentria bakarra. Aipatutako hiru probatan eta baita tximeleta erako 100 metroetan ere, Nahiak Absolutu mailako S8 kategoriako Espainiako Errekor berriak ezarri ditu, estilo librekoetan lehen aipatutako markekin eta tximeletakoan 1:27,55 eginez.

Lau proba hauetan eta baita lau estiloetako 200 metroetan ere, Nahia erabat nagusi izan da S8 kategorian eta proba guztietan lehen postuan egon da. Azken proba honetan 3:17,29 egi du Nahiak. Parte hartutako proba guztietan Nahiak marka pertsonalak lortu dituela ere esan beharrik ez dago.

Kategoria guztiak elkarbiltzen dituen absolutu mailako multidisability sailkapenean, nahia 9garren izan da 100 librean, 4grren 400 librean, 15garren 50 librean, 8garren 100 tximeletan eta 11garren 200 metro lau estiloetan. Eusakl Selekzioa 6garren izan da.

Emaitza hauekin, abuztuaren 13tik 19ra bitartean Dublin-en jokatuko den Igeriketa Egokituko Europako Txapelketara begira jartzen gara, bien bitartean zuzenketak eta hobekuntzak lortzen jarraituko dugu.

Zorionak Nahia!! Burunpower!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here