BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2018/03/20

KRONIKA: JUNIOR ETA ABSOLUTU MAILAKO NEGUKO EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA

BRONTZE BAT, TALDEKO ERREKOR BERRI BAT ETA 5 MARKA PERTSONAL GURE 4 ORDEZKARIEK IRUÑAN
  • Haitz Mitxelena hirugarren izan zen 200 tximeleta proban
Asteburu txukuna egin du gure ordezkaritza txikiak Iruñan, bertan jokatutako Junior eta Absolutuen Euskal Herriko Neguko Txapelketan.


Alde batetik, Aintzane Sarobe infantila 100 librean aritu zen, aste pare bat lehenago bere kategoriako Euskal Herrikoan egindako marka baliatuta. Bai txukun ere. Aintzanek 1:05,03 egin zuen proba honetan, benetan zaila den igerileku batean eta igerileku luzean igeri egiten zuen lehen aldian. Zorionak!

Bestetik, Aintzane bezala infantila dena eta modu berean lehiaketa honetan parte hartzeko aukera lortu zuen LAnder Sorozabal-ek, azken saioko 400 lau estiloak proban hartu zuen parte. Landerrek marka pertsonala eta taldeko 16 urteko errekor berria lortu zituen proba honetan 5:22,82 eginez. Infantila izanik ere, Lander 12garren sailkatu zen.

Txapelketa hau berezkoa zuten gure bi taldekideak, Mikel Esnal eta Haitz Mitxelena, normala den bezala, beste maila batean aritu ziren eta benetan igerilari apartak direla erakutsi zuten beste behin ere.

Mikel Esnal 50 librean eta 50 tximeletan aritu zen. Lehena larunbat goizean izan zen eta Mikel bera ez zen oso gustura geratu egindako probarekin. Uretan kokapen eta altura egokia lortzerik ez eta nahi baino makalxeago aritu zen. Hala ere, Mikelek 25,15 egin zuen proba honetan eta sailkapenean 7garren izan zen.

Igandeko goizeko proban, 50 tximeletan, Esnal askoz ere hobeto aritu zen. Malagako Espainiako Open Txapelketan burutuko duen proba honetan, Esnalek 26,50 egin zuen, lehendik marka onena bezala zuen 26,48tik 2 ehunekotara eta sailkapenean, zalntzak-zalantza, 4garren izan zen.

Haitz MItxelena berriz 50, 100 eta 200 tximeletan aritu zen. Estilo honetako 100 metrokoan 1:02,51 egin zuen, txukun lehiatuz eta pixkanaka orain arteko lana azaleratuz. ere proba nagusia den 200 mtrokoan, 100ekoan baino askoz ere hoebto aritu zen, lantzen ari den proba dela garbi geratu zen. Haitzek proba honetan 2:15,18 egin zuen, bere marka onenera gerturatzen, bere helburua den txapelketarako oraindik ere hilabete den honetan. Itxura eta sentsazio onak eman zizkigun Haitzek. Sailkapenean gainera hirugarren izan zen eta brontzea jaso zuen. Laburrenean, 50 tximeletan, 28,64 egin zuen Haitzek.

Emaitza txukunak beraz Iruña aldean. Bertan izan ez ziren Leire Martin, Ainhoa MArtin, Paula Sevillano eta Nahia Zudaire asteburu honetan izango dira lehian. Lehen hirurak Infantil mailako Espainiako Neguko Txapelketan, 25etik 28ra bitartean Pontevedran ospatuko dena eta, Nahia aldiz, Igeriketa Egokituko Espainiako Erkidego Arteko Absolutu mailako Txapelketan, Euskadikoarekin, martxoaren 24an eta 25ean. 

Zorionak Iruñako partehartzaileei eta zorte on gainontzeko laurei!! Burunpower!! 


MIKEL ESNAL 50 TXIMELETA

  

MIKEL ESNAL 50 LIBRE


HAITZ MITXELENA 200 TXIMELETA




ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS