BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2018/04/12

KRONIIKA: CTO DE ESPAÑA ABSOLUTO OPEN DE PRIMAVERA

MIKEL ESNAL BIKAIN MALAGAN, BURUTUTAKO PROBA BAKARREAN MARKA PERTSONALA EGINEZ

  • Ainhoa Martín eta Leire Martín ere gogor aritu ziren lehian

Pasa den apirilaren 6tik 11ra bitartean Mikel Esnal, Leire Martín eta Ainhoa Martín taldekideak Malagan izan dira, Espainiako Absolutu mailako Udaberriko Open Txapelketan parte hartzen.

Estatuko eta atzerriko igerilari handienak biltzen dituen txapelketa honetan Mikel Esnal izan da gureetatik ondoen aritu dena, bera izan baita burututako proba bakarrean marka pertsnala egiteko gai izan dena. Leire eta Ainhoa Martinek, normala den bezala, orain bizpairu asteko Pontevedrako Infantil mailako Espainiako Neguko Txapelketan izan dute forma egoera onena eta, horri eustea zeinen zaila den jakitun, ahalik eta onena eman dute beraientzat parte hartzeko helburu nagusia zuen txapelketa honetan.


Esan bezala, Mikel Esnal izan da marka pertsonala egiteko gai izan den bakarra. Ez du meritu makala. Lehiaketa berak hasi zuen larunbat goizeko 50 tximeletako sailkapen probekin. Proba honetan, Esnalek 26,41 egitea lortu zuen, orai bi aste Euskal Herriko Negukoan lortutako marka pertsonala berriro ere onduz. 


Esan bezala, ez du marka makala Mikelek. Izan ere, ikasketak eta lana medio ohikoa baino gutxiago entrenatu arren, hiru hilabete pasatxoko entrenamenduarekin eta asteko entrenamendu bolumen ia erdiarekin lortu baitu marka hau egitea. Askotan, ikusi nahi ditugun zenbakiak beste batzuk diren arren, Esnalek egindakoari meriturik kentzeko modurik ez dago, egindakoarekin ezin gehiago eskatu. 


Leire eta Ainhoa Martin beriz, esan bezala, orain bizpairu asteko Pontevedrako Espainiako Infantil mailako Neguko Txapelketan izan ziren eta euren momentua hori zenez bertan eman zituzten onenak (prestakuntza ondo egin genuenaren seinale). Malagan, forma egoera pasata izan dutela nabramen geratu da baina horregatik ez diote gogor lehiatzeari utzi. 

Marka pertsonalik lortu ez duten arren, Leire 200 bizkar probako sailkapen probatan 2:25,01ekin semifinaletarako sailkatzeko zorian egon zen adibidez, postu bakarrera geratuz. Estilo bereko 100 eta 50 metroetan Leire bere marka onen inguruan aritu zen baina ez zuen lehiketan aurrera jarraitzeko modurik izan. 

Ainhoak ere beste horrenbeste egin zuen. Bular estiloko bi probatan aritu zen Ainhoa, 100ean eta 200 ean. Ahlik eta onenak saiatu zen arren, Pontevedran lortutako forma egoera ikaragarrian ezin izan zuen aritu eta berak ere ez zuen txapelketan aurrera egiteko modurik izan.

Neguko zatiari amaiera emateko, Leire eta Ainhoa, Aintzane Sarobe eta Paula Sevillanorekin batera Tarbes-en izango dira asteburu honetan. Haitz Mitxelena berriz Gijon-en izango da 200 tximeletako master kategoriako Espainiako Errekorra lortu asmoz eta 21eko asteburuan, Nahia Zudaire Bartzelonan izango da nazioarteko txapelketa batean Euskadikoarekin. Hortik aurrera, atseden txiki bat hartu eta udarako zikloa prestatzen hasiko gara buru belarri, berriro ere nor bere helburuak lortu asmoz.


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS