KRONIKA: 3rd INTERNATIONAL TROPHY ADAPTED SWIMMING -GRAN PREMI DIPUTACIO DE BARCELONA- - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2018(e)ko apirilakren 24(a), asteartea

KRONIKA: 3rd INTERNATIONAL TROPHY ADAPTED SWIMMING -GRAN PREMI DIPUTACIO DE BARCELONA-

URRE BAT, BI ZILAR eta 4 FINAL NAHIARENTZAT BARTZELONAKO NAZIOARTEKO TXAPELKETAN
  • Sari eta postuez gain Nahia oso erregistro onetan aritu zen
Nahia Zudaire taldekidea bikainnaritu da Bartzelonan asteburu honetan. Euskadiko Selekzioarekin eta BAT Basque Team-en bidez parte hartutako "3rd INTERNATIONAL TROPHY ADAPTED SWIMMING -GRAN PREMI DIPUTACIO DE BARCELONA-" txapelketan emaitza bikainak lortu ditu.


Europako Txapelketarako hiru gutxieneko aurrez jada lortuta, txapelketa honetan, maila oso maila altuko igerilarien artean Nahia zer moduz molda zitekeen ikusteko helburua genuen eta baita ahal izanez gero, ohitu gabe dagoen kanporaketa eta finalen egoera ezagutu, barneratu eta esperientzia hori jasotzeko.

Zentzu horretan gauzak bikain atera dira eta emaitzak ere oso onak izan dira momentuko entrenamendu egoera kontutan izanda.


Larunbateko saioan, Nahiak 400 eta 100 libre probatan hartu zuen parte eta bietan A finalerako sailkatu zen, bertan, bietan bigarren postua eta zilarra eskuratuz. Igandeko saioan, kanporaketa serieetan 100 tximeleta eta 200 metro lau estiloetan aritu zen Nahia eta bi haueta ere, arratsaldeko A finaletarako sailkatu zen, lau estiloetako 200 metroan Txapeldun suertatuz eta tximeletako 100ean laugarren sailkatuz.

Emaizta bikainak beraz zita garrantzitsuenak prestatze bide honetan. Asteburu honetan Nahia Ordizian izango da gainontzeko taldekideekin batera Udaberriko Ligako bigarren jardunaldian parte hartzen.

Zorionak Nahia!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here