BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2018/04/04

KRONIKA: CTO DE ESPAÑA INFANTIL DE INVIERNO

AINHOA MARTIN ESPAINIAKO TXAPELDUN 200 BULAR PROBAN eta BRONTZEA 100 BULAR PROBAN

  • Ainhoak berak 200 bular probako sailkapen probatan Txapelketako Errekorra egin zuen, gerora hobetuko zuena eta Euskadiko eta Taldeko Errekor berri izango zena
  • Paula Sevillano eta Leire Martín ere bikain aritu ziren
Txapelketa bikaina burutu zuten gure hiru igerilariek Pontevedran. Ainhoak espektatiba guztiak bete zituen, Paula bereziki ondo aritu zen 800 librean eta Leire, ahal baino gutxiago egin arren, maila bikainean aritu zen hiru finaletarako sailkatuz.



Paula Sevillano

Paua izan zen lehiatzen lehena. Bere lehen proba igandean izan zuen, 800 librea. Proba honetan bikain aritu zen Paula nahiz eta zalantza asko sortzen dizkion proba den. 
Erritmo bizian hasita, intentsitateari modu ezinhobean eutsi zion eta horrek bere aurreko marka 12 segundutan hobetzera eraman zuen proba honetan. Kronoa 9:40,63an geratuta, Paulak marka pertsonala egiteaz gain, taldeko absolutu mailako eta 15 urteko errekor berriak ezarri zituen.

Azke egunean, asteazkenean, Paulak 400 libre proban hartu zuen parte. Honetan ez zuen lehen eguneko zirrara bera izan eta bere marka hobetzerik izan ez zuen arren, 4:48,59 eder bat egin zuen txapelketa agurtzeko.

Leire Martín

Leirek ez zuen zoritxarrez bere txapelketa onena izan. Proba bat baino gehiagotan podiumean egoteko moduko maila duela oso garbi daukagun arren, oraingo honetan ez zen posible izan. Hala ere, Leirek duen maila bikaina nabarmen geratu zen bere onenean aritzerik izan ez bazuen ere.

Astelehenean Leire bi probatan aritu zen, 400 metro lau estiloetan eta 100 bizkar proban. Marka pertsonalak egiterik izan ez bazuen ere, 400 lau estiloetan A finalerako laugarren denborarekin sailkatu zen eta bizkarrekora aldiz B finalerako sailkatu zen, goiz batean bi proben sailkapen probatan finalera pasatzea lortuz ordu beteko atseden tarte laburra baliatuz. Proba hauen finaletan, Leirek 8garren postua lortu zuen azkenean 400 lau estiloetan eta bizkar estiloko B finalean txapeldun izatea lortu zuen, aginte kolpe bat emanez.

Asteartean 200 bizkar proban aritu zen. Proba honetan ere ez zen bere marka onenetan aritu baina B finalerako erraztasunez sailkatu zen. Final hauetan podiua jokatzerik ez dagoen arren, goizeko zenbait akats zuzentzeko borondate osoz, asko hobeto aritu zen arratsaldean eta goizeko markari segundu pare bat kentzea lortu zuen 2:25,06 eginez eta B finalean bigarren sailkatuz.

Asteazkenean, azken egunean, 200 metro lau estiloak eta 400 librean aritu zen eta ahalik eta onena ematen saiatu bazen ere, ez zen finaletarako sailkatzeko gai izan.

Leireri dagokionez, bere mailari dagokion emaitzarik lortu ez izanare penaz baina ikasitako guztiaren pozez itzuli ginen. Leirek gorenean egoteko ahalmena duenaren inongo zalantzarik ez daukagu eta bere ahalmenaren erakusle nabarmen dira dituen partehartze gutxieneko guztiak eta baita lehiaketa honetarako aukeratutako bost proba sendoak. Onenean aritzerik izan ez bazuen ere, egoera kudetazeko izan zuen ahalmena eta esperientziatik ikasi duena aipatu eta txalotu nahi dugu. 

Ainhoa Martín

Inongo zalantzarik gabe, Ainhoa izan zen txapelketako protagonista emaitzei dagokionez. Ainhoa benetan ikaragarri aritu zen, eta ikaragarri esaten dugunean bere hizki guztiekin esaten dugu. 


Asteleheneko 200 bular proako sailkapen serieetan jada bere lekua hartu zuen Ainhoak. Kanporaketa serieetan 2:36,98rekin A finalerako sailkatu zen Txapelketako Errekorra eginez, maila oso handiko igerlariek bakarrik lor dezaketen errekorra.

Arratsaldeko finalean, marka hori 2:36,32ra jaistea lortu zuen eta Espainiako Txapeldun izan zen Ainhoa, final zirraragarri batean. Marka hau Espainiako Txapelketako errekorra izateaz gain, Euskadiko eta taldeko errekor berriak ere badira noski.


Asteartean, 100 bular proban berdintsu aritu zen Ainhoa. Serieetan 1:14,65 eginez A finalerako erraz sailkatu zen. Finalean, irteeran pittin bat atzean geratu eta horren urduritasunaz ezin izan zuen nahi bezain ondo igeri egin baina bere maila bikaina baliatuz pixkanaka aurrera egin zuen eta azkenean hirugarren sailkatzea lortu zuen, 1:14, 56rekin brontzea eskuratuz.

Azken egunean, asteazkenean, Ainhoak bere ahizparekin batera 200 metro lau estiloak proba izan zuen. proba honetan ez zuen finalera saikatzerik izan biana 2:31,12rekin marka pertsonal berria egitea lortu zuen.

Orain, Open-a

Euren neguko txapelketa nagusia amaituta, Leire eta AInhoa Mikel Esnalekin batera Malagan izango dira ostiral honetatik aurrera, Absolutu mailako Udaberriko Open Txapelketan parte hartzen. Hirurak ahalik eta onena ematen saituko dira bertan. Burunpower!!



ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS