BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2018/04/18

KRONIKA: Les 28eme NAUTIQUES DE TARBES

9 URRE, 3 ZILAR eta 3 BRONTZE, 8 FINAL, 9 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 2 ERREKOR BERRI eta TXAPELKETAKO ERREKOR BAT ekarri dituzte Tarbes-etik gure lau neskek
  • Ainhoa Martin-ek Meeting-eko errekor berria ezarri zuen 100 bular proban
Pasa den asteburu hontan Aintzane Sarobe, Paula Sevillano, Ainhoa Martín eta Leire Martín Tarbes-en izan dira "Les 28eme Nautiques de Tarbes" lehiaketan Gipuzkoako Selekzioarekin parte hartzen. Bertan bikain aritu dira laurak, igeri egindako proba gehienetan lehen postuetan sailkatuz eta, tartean, taldeko errekor berriak lortuz.


Arestia aipatu bezala, gureek la bikaina egin zuten Tarbes-en. Hona hemen banaka-banaka bakoitzak lortutako emaitzak:

Ainhoa Martín

Ainhoa 50, 100 eta 200 bular probatan, 50 tximeletan eta 200 metro lau estiloetan aritu zen. Bular estiloko 50 eta 100 metroeta eta tximeletako 50 metroetan finalerako sailkatze lortu zuen Ainhoak eta bular estiloko bietan, finaletan, txapeldun izatea lortu zuen urreak lortuz. Tximeleta estilokoan aldiz, finalean hirugarren izan ze eta brontzea eskuratu zuen.

200 metroko gainontzeko bi probek finalik ez zutenez, sailkapena zuzenean serieetan jokatu zen eta bietan ere Ainhoa nagusi izan zen, beste bi urre eskuratuz.

Dominez gain, Ainhoak 100 bular probako 1:16,13arekin Meeting-eko errekor berri bat ezarri zuen. Tximeleta erako 50 metroetan marka pertsonala egin zuen kronoa 31,26an geratuz eta gauza bera egin zuen 200 metro lau estiloak proban, 2:28,46rekin, arreko marka pertsonala 3 segunduta hobetuz. Bular estiloko 50 metroetako 35,43arekin taldeko 15 urteko errekor berria ezarri zuen eta 200 lau estiloak probako marka taldeko 15 urteko eta absolutu mailako errekor berriak dira.

Ainhoa bera errelebuetan ere aritu zen, bere kasuan, 4x100 lau estiloetako bular estiloko posta egiten. Errelebu hori laugarren sailkatu zen.

Leire Martín

Leire Martín 50 eta 100 bizar probatan, 50 eta 200 librean eta 400 estiloetan aritu zen. Horretaz gain, 4x100 librean eta 4x100 lau estiloak errelebuetan ere hartu zuen parte. 50 metroko bi probatan eta bizkar estiloko 100ekoan Leire finaletarako sailktu zen eta hauetan, lehen postuan sailkatu zen hiruretan, hiru urre eskuratuz. Ainhoaren kasuan bezaa, 200 lbrean serieetan erabaki zen zuenean sailkapena eta proba horretan era txapeldun izan zen Leire lau estiloetako 400 metroetan bezalaxa, guztira bankako proba guztietan urrea eskuratuz.

Errelebuetan, 4x100 librean laugarren postan izan zen Leire eta taldeak zilarra eskuratu zuen. 4x100 lau estiloetan aldiz bizkar estiloko lehen posta burutu zuen eta taldeak urrea eskurat zuen.


Paula Sevillano

Paula 50, 100 eta 200 librean eta 50 bizkar probatan aritu zen. Estilo libreko 100 metroetan finaletarako sailkatu zen Paula eta baita 50 bizkar proban ere. Lehenengoan seigarren postuan amaitu zuen eta bigarrenean aldiz, bosgarrenenan.Paulak eskuratutako domina 200 librean etorii zen 2:16,84 markarekin. Brontzea 4x100 estilo libreko errelbuko hirugarren posta slto eginez lortu zuen Paulak.

Horretaz gain, Paulak hiru marka pertsonal berri egitea lortu zuen lehiaketa honetan. Lehena 50 librean kronoa 30, 22an geratuz, bigarrena 100 librean 1:04,73 eginez eta, hirugarrena, 50 bizkar proban, kronoa 33,74an geratuz.

Aintzane Sarobe

Aintzanek 100 eta 200 librean eta 100 eta 200 bizkar probatan hartu zuen parte. Aintzanek ez zuen finalik jokatzerik izan, ez da harritzekoa ere, bertaratutakoen maila altua baitzen eta bera lehen urteko infantila delako. Hala ere lehen aldiz bizi izan zuen esperientzia hau, bigarren aldiz igerileku luzean lehiatu zen eta modu sendoan gainera eta, zalantzarik gabe, bere formakuntzan mesedegarri izango zaio hau.

Emaitzei dagokionez, banakako probatan finalik eta dominarik izan ez bazuen ere, 4x100 libre errelebu bateko hirugarren postan salto egin zuen Aintzanek eta errelebu hori bigarren sailkatu zen zilara eskuratuz.

Horretaz gan, marka pertosnalak egitea lortu zuen Aintzanek. Estilo libreko 200 metroko marka berria 2:26,31ean utzi zuen eta bizkar estiloko 50, 100 eta 200 metrokoak ere hobetu zituen, buruz buru 37,92, 1:17,50 eta 2:45,13 eginez.

Neguko eta Udarao zikloen artean dagoen momentu honetarako emaizta onak gureek lortutakoak. Hemendik aurrera jada, udarako zikloa prestatzen hasiko gara buru-belarri. Aupa neskak!! Burunpower!!

Ahaztu gabe, ez genuke laburpen hau bertaratu ziren entrenatzaile gipuzkoarrei eskerrak eman gabe amaitu nahi, beraien borondaterik gabe ez litzateke posibe izango eta. 
Milesker Jon, "Artza", "Rober" eta Alex!! Gipupower!!





ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS