BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2018/04/15

HAITZ MITXELENAK ESPAINIAKO ERREKORRA!!

HAITZ MITXELENAK ESPAINIAKO ERREKORRA 200 TXIMELETAN!!

  • Master 25-29 kategorian Espainiako Errekor berria ezarri du 2:13,39 eginez

Ikaragarri aritu zen Haitz atzo arratsaldean Gijonen. Denboraldiko helburu nagusietako bat zena, Espainiako Errekorra ezartzea, bete betean lortu du Haitzek.

Esan bezala, Haitzek, denboraldi honetarako, helburu hori zuen begiz jota eta horretan jarri ditu bere gogo eta indar guztiak. 

Errekor berria ezartzeaz gain, 2013 urtetik hobetu gabe zeukan proba honen marka pertsonala egitea ere lortu du, bost urteren ondoren, proba honetan, bere onenean dagoela erakutsiz.

Bere proban zehar, bertaratutako igerilariak zur eta lur utzi zituen Haitzek, gizarte sare desberdinetan jasota ikusi daitekeen bezala.

Benetan txalotzekoa Haitzek egin duena, bere azkenekoak diren denboraldi hauetan oraindik ere erakusten duen grinagatik, taldekide zein taldeari ematen dien suhartasunagatik eta helburuak lortzeko erakusten duen borondate eta lanerako ahalmenagatik.

Emaitza pertsonalez gain, Haitzek proba bakarra igeri eginez, 200 tximeletan nagusi izateaz gain, puntuka hirugarren saria eskuratu du txapelketa honetan.


Zorionak Haitz!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS