BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2018/04/18

KRONIKA: UDABERRIKO LIGAKO 1. JARDUNALDIA

9 MARKA PERTSONAL BERRI eta TALDEKO BI ERREKOR BERRI Tolosan jokatutako Udaberriko Ligako Lehen Jardunaldian

Pasa den larunbatean gure taldetik sei igerilari Tolosan aritu ziren, Udaberriko Ligako lehen jardunaldian parte hartzen. Udarako zikloaren barruan oso goiz zetorren jardunaldi honetan gureak oso txukun aritu ziren, guztiek gutxienez marka pertsonal berri bat lortuz eta taldeko errekor berri pare bat ezarriz. Parte hartu zuten igerilariak Lander Sorozabal, Yaiza Martinez, Nahia Zudaire, Nerea Santos, Aimar Sukunza eta Ane Artola izan ziren.



Marka pertsonalei dagokionez, mutiletan, Lander Sorozabal-ek 100 lau estiloetako marka hobetzea lortu zuen kronoa 1:12,39an geratuz eta Aimar Sukunzak berriz, parte hartutako bi probatan lortu zuen bere aurreko erregistroak hobetzea, 100 librean 1:14,01 eginez eta 100 lau estiloetan 1:31,34 eginez.

Nesken artean, Nahia Zudairek 1500 libre proba lehen aldiz burutu zuen eta igeriketa egokituko igerilaria dela kontutan izanda, 22:18,50 bikain bat egin zuen. Nerea Santos-ek ere 1500 libreko aurreko marka 6 segundutan hobetzea lortu zuen kronoa 20:04,88an geratuz. Nereak berak 50 bizkar proban ere marka berria egitea lortu zuen 39,64 eginez. Nahia eta Nerearen 1500 libreko markak taldeko errekor berriak dira, Nerearena 14 urteko nesken artekoa eta Nahiarena Igeriketa Egokituko S8 kategoriakoa.

Neskekin amaituz, Yaiza Martinez-ek 100 lau estiloetako marka berria 1:33,97an utzi zuen eta Ane Artolak 100 librekoa 1:13,58an.

Martxa berriro ere hartuta, udarako zitak pixkanaka prestatzen jarraituko dugu aurrerantzean.
Aupa Ekipo!! Burunpower!!



ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS