BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2018/04/30

KRONIKA: UDABERRIKO LIGAKO 2. JARDUNALDIA

4 MARKA PERTSONAL BERRI ORDIZIAN

Pasa den larunbatean, taldeko sei kide Ordizia izan ziren Udaberriko Ligako bigarren jardunaldian parte hartzen.
Entrenamendu prozesuan erabat murgilduta gaudelarik, aukeratutako probak ahalik eta gogor eta sendoenen egiteko helburua baino ez genuen eraman. Gauzak horrela, emaitza txukunak izan genituela esan behar dugu, momentuko entrenamenduko bolumen karga handia dela jakinda batez ere.


Egoera horren jakitun, gureek zenbait marka pertsonal berri egitea lortu zuten halere. Alde batetik, Lander Sorozabal-ek 50 bular probako marka pertsonal berria 38,06an utzi zuen, Aimar Sukunzak 400 libreko marka berria 5:36,09an eta Aintzane Sarobek 800 libreko marka berria 10:13,64an eta 400 metrokoa 5:03,49an utzi zituen.

Gaiontzeko taldekideak ere txukun aritu ziren. Marka hobekuntzarik gabe baina denbora onak eginez aritu ziren Leire Martín, Nahia Zudaire eta Nerea Santos ere.

Zorionak seiroi!! Segi lanean!! Burunpower!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS