BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2018/04/19

KRONIKA: URPOLOKO TOPAKETA

HAURRAK GUSTURA ARITU ZIREN URPOLOAREN INGURUKO DENBORALDI HONETAKO LEHEN TOPAKETAN
  • Maiatzaren 5ean bigarren topaketa izango dute Ttakun KEtik etoritako haurrek. Ondoren taldeko haurren eta modu askean proba egin nahi duen edonoren txanda izango da.

Pasa den larunbatean, datorren denboraldian martxan jarriko dugun jarduera baten inguruan, urpoloaren inguruan, bigarren topaketa egin genuen.

Lehendabizikoa 2016ko martxoan egin ostean, pixkanaka haurrek kirol hau ezagutu dezaten modu bikaina irditu zitzaigun eta ildo horretatik jarraituz burutu genuen denboraldi honetako lehen topaketa hau.


Topaketa honetan, Ttakun Kultur Elkartetik etorritako eskola haurrekin egin genuen lan berriro ere, urpoloaren oinarriak erakutsiz eta haur hauei kirol berri bizigarri bat erakutsi asmoz.

Gauzak horrela, baloiaren oinarrizko erabilpena, baloiaren domeinua, baloiaren mugimendu eta desplazamenduak, lasterketatxoak eta abar egin ahal izan zituzten haurrek eta bukaeran jaurtiketa batzuk ere bai. Hori guztia urpolo jokalari bezala jakina!! Jarduera hasieratik urpoloko txanoak eta baloaik eskuan hartuta!

Umeak gustura aritu zirelakoan gaude eta egindako lanaren bdetik jarraitu asmoz gaude hurrengo topaketan ere. Topaketa hau maiatzaren 5ean izango da. 
Ttakun KEko haurrekin topaketa hauek amaitu ostean, gure taldeko haurrekin eta mod askean, probatzera etorri nahi duen ororekin jardunaldiak ere antolatuko ditugu
Bien bitartean, datorren denboraldian urpoloan martxan izateko pausuak ematen jarrituko dugu.


Ahaztu gabe, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Fortuna KE eta Hernani KE WP taldeei, eta bereziki Gorka eta Urtziri, saioa aurrera eramaten laguntzeagatik eta beharrezko materiala uzteagatik.
Milesker!!
Burunpower!







ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS