BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2018/05/29

KRONIKA: EUSKADIKO ESKOLARTEKO XXXVII KIROL JOKOAK

ZILAR 1 eta ESPERIENTZIA BIKAINA Bergaran ospatutako XXXVII Eskolarteko Kirol Jokoetan

Pasa den larunbatean taldeko Nora Imaz, Iker Felipe, Unax Goenaga, Oier Mateos, Unai Barcina, Nerea Irazu, Udane Azkarate eta Iraia Cubillo Agorrosineko igerilekuan izan ziren Gipuzkoako Selekzioarekin Euskadiko XXXVII Eskolarteko Txapelketan parte hartzen. Eneko Elizasu deialdian bazegoen ere, gaixo egonagatik, ezin izan zuen parte hartu.



Bertan bikain aritu ziren gure taldekideak eta marka askoren hobekuntza ekarri zuten, tartean zilarrezko domina bat, Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetatik.

Zilarra Nora Imaz-en eskutik etorri zen, 800 libre proban. Proba honetan, 10:22,80ko marka eginez txapeldunorde izan zen Nora. Burututako beste proban, 400 librean, bosgarren izan zen 5:06,67 markarekin.

Iker Felipe laugarren izan zen eta dominatik postu bakarrera eratu zen 100 bizkar proban. Unax Goenaga seigarren sailkatu zen 1500 librean 22:07,64 eginez eta aurreko marka 20 segundu baino gehiagotan hobetuz.

Aukera gutxiago zituzten 2006ko neskek eta 2005eko mutilak ere bikain aritu ziren eta datorren denboraldian, aurtengoan euren taldekideak bezain ondo aritzea espero dugu.

Txapelketa bikaina eta egun bikaina beraz. Gure taldekideek lehiketa bikaina egiteaz gain egun eder eta ziragarri bat pasatzeko aukera izan zuten eta ikaragarri gustura itzuli ziren etxera. 

Kategria honetako haurretako batzuek azken lehiaketa Lasarteko XXIX Sarian izango dute, eta besteek Alebin mailako Gipuzkoako Txapelketan edo Euskal Herriko Alebinen Txapelketan.

Zorionak denoi eta animo!! Azken Txanpa!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS