KRONIKA: KZL/TEST 5. JARDUNALDIA - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2018(e)ko maiatzakren 7(a), astelehena

KRONIKA: KZL/TEST 5. JARDUNALDIA

BENJAMINAK BIKAIN HERNANIN OSPATUTAKO LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

  • Gureak bikain aritu ziren lau estiloetako eta tximeleta erako probatan

Pasa den larunbatean, maiatzaren 5ean, Hernaniko Kiroldegian, Kirol Zehaztasun Ligako 5. eta azken jardunaldia izan zuten gure haurrek. Jardunaldi hontarako lau estiloetako eta tximeleta erako proba egokitu zitzaizkien igerilariei. 

Benjaminetan, 2009an eta 2008an jaiotakoei 100 metro lau estiloetan proba egokitu zitzaien eta 2007ko neska-mutilei eta 2006ko mutilei berriz, 50 edo 100 metro tximeletan eta 200 metro lau estiloetan. Errelebuei dagokienez, txikienek 6x25 metro lau stiloetan errelebu mistoa izan zuten. Nagusienek berriz, 4x50 metro bular estiloko errelebua. Adin tarte honetako 31 haur aritu ziren jardunaldi honetan.


Benjamin txikiei dagokienez, jardunaldi guztietako mailari jarraiki lan polita egin zuten gure igerilariek. Txikienak lau estiloen ordena eta arautegia txukun burutzen ikusi genituen, proba hau bera oraintsu erabili duten tximeletako estiloa berriro ere burutzeko baliatuz eta, horretaz gain, beren ikaskuntza prozesuaren parte den lau estiloen oinarriak barneratu dituztela erakutsiz. 

Handiei dagokienez, 200 metro lau estiloak proban beste horrenbeste ikusi ahal izan genuen, Nahia Goenaga bigarren sailkatu zen 2007ko nesketan. Adi berean, Nahia Lacunza seigarren izan zen eta Miren Sarobe berriz, zazpigarren. Tximeleta erako 100 metroetan, nesketan, gure hiru igerilari izan ziren partehartzaile bakarrak (Nahia Goenaga, Nahia Lacunza eta Ane Mateos). Mutiletan, proba berean, Iker Gorostegui bosgarren izan zen eta Jon Pelayo seigarren. Errelebuetan, neskek hirugarren postua lortu zuten, maila txukuna lortu dutela erakutsiz. 

Orokorrean, benjamin guztiak bikain aritu ziren, euren ikaskuntzan aurrera egiten doazela erakutsiz eta pixkanaka, gero eta proba zailagoei aurre egiteko gai direla erakutsiz.

Igande honetan, 2007ko neska-mutilen arteko eta 2006ko mutilen arteko batzuk Azpeitian izango dira, Benjaminen Eskola mailako Gipuzkoako Txapelketan parte hartzen, Igerilari Osoan.

Zorionak denoi!!

AUPA ZUEK!! AUPA EKIPO!! BURUNPOWER!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here