BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2018/05/29

KRONIKA: UDABERRIKO LIGAKO 3. JARDUNALDIA

10 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 2 ERREKOR BERRI ETXEAN

Pasa den maiatzaren 19an, gure taldekideak Andoaingo Allurralden izan ziren Udaberriko Liga Probintzialeko hirugarren eta azken jardunaldian parte hartzen. Gureak txukun aritu ziren gure taldeak antolaturiko jardunaldi honetan, batez ere, udarako prestaketa hasi berria dugula jakinda eta igerilariak berriro ere, pixkanaka, oinarrizko lana egiten ari direla kontutan izanda.
Gure taldetik 11 igerilari aritu ziren eta orotara 100 igerilaritik gora izan zen Allurralden, gureaz gain, Konporta KE, Hernani KE, Fortuna KE, Igartza, Tolosaldea IKT eta Ordizia KEtik etorriak.


Emaitzei dagokionez, zenbait marka ahobekuntza iksu ahal izan genuen gureen aldetik. 

Alde batetik Mikel Esnal oso indartsu ikusi genuen. Bi probatan aritu zen Mikel, 100 tximeletan lehendabizi marka pertsonala 59,42an utziz eta 50 librean tximeleta eran arituz eta 25,98rekin bere marka onenetik ehuneko gutxira igeri eginez. Benetan marka ederra Mikelek prestakuntza momentu honetan lortutakoak.

Bestetik, Ainhoa Martín-ek 50 libre eta 200 bizkar probatako markak hobetzea lortu zuen. Estilo librekoan 29,35ean geratu zuen kronoa Ainhoak eta bizkar estiloko 200 metrokoan berriz, 2:28,36an. Infantil mailako eskekin jarraituz, Nahia Zudairek 100 tximeletan eta 200 bizkar probatan lortu zituen marka berriak, lehenengoan 1:27,95 eginez eta bigarrenean 3:22,15ean kronoa geratuz. Bi igerilari hauek, datorren astean zehar, Espaniako talde desberdinekin arituko dira lehian; Ainhoa igeriketa arrunteko Espaniako taldearekin Erroman izango da "IV Meeting Tiro a Vuolo Nuoto" nazioarteko sarian eta Nahia berriz, kirol egokituko Espainiako Igeriketa Federazioarekin Berlinen, "32. IDM Berlin" nazioarteko lehiaketan. Nahiaren bi marka hobekuntza hauek, igeriketa egokituko S8 klaseko taldeko errekor berriak ere badira.

Gainontzeko marka hobekuntzak ere infantil mailako nesken artetik etorii ziren. Aintzane Sarobek 200 bizkar probako marka pertsonal berria 2:38,43an utzi zuen, Nerea Santos-ek ere proba berekoa 2:49,32an (tartean 100 bizkar probako marka pertsonala 1:22,87an utziz) eta Ane Artolak ere, proba berekoa, 2:51,81ean ezarri zuen. Azkenik, aipatu Irune Martin-ek 50 libreko marka pertsonal berria 40,78an uzti zuela.  

Ez ditugu aipatu gabe utzi nahi jardunaldia aurrera eramatea posible egin zuten laguntzaile eta bolondres guztiak. Hemendik gure eskerrik haundiena Manu Santos-i, Jose Luis eta Paula Sevillano-ri, Juanvi Martin-i, Joxe Saroberi, Xabier Zudaireri, Gonzalo Sukunzari eta Imanol Esnali. Milesker denoi!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS