BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2018/06/12

KRONIKA: 32 IDM BERLIN World Para Swim World Series

ABSOLUTU MAILAKO ESPAINIAKO 3 ERREKOR, 3 FINAL, BRONTZE BAT, S8 KLASEKO BI BRONTZE eta 7 MARKA PERTSONAL lortu ditu Nahiak Berlinen

Nahia Zudaiek ere, Ainhoak bezala, sekulako esperientzia bizi berri du Espainiako taldearekin Berlinen. Bertan 32. IDM -World Para Swim World Series-ean aritu da lehian eta gainera, sekulako maila eman du.


Nahia astelehenean abiatu zen Berlenra taldearekin, lehendabizi Mallorca-n geldialdi bat eginez.

Bere lehen proba ez zen urteakoa izan. Igerieta egokituan gertatu ohi denez, txapelketaren mailan zenbat eta gorago joan, bakoitzak suen igeriketa klasea berrikusi behar izaten da eta hau nahiko egoera korapilatsua eta gogorra egiten da kirolarientzat, medikuekin probak eta klase aldaketak egon daitezkeelako. Nahiak momentuoro izan zuen Espainiako Federazioaren medikuen laguntza eta, azterketaren amaieran, orain arte zuen S8 klasea berretsi zioten estilo librea, bizkar eta tximeletarako, SB7 bular estilorako eta SM8 lau estiloetako probatarako. Klase sailkapen hau jada 2021 urterarte izango du eta gauzak horrela, ziurrenik Europako Txapelketan izango da Nahia.

Lehiaketari berari dagokionez Nahia bikain aritu zen. Lehiaketa 7an (ostegunean) hasi zuen Nahiak eta iganderarte probaz proba aritu zen.

Ostegunean, 200 librean eta 100 bular proban ehiatu zen. Bular estiloko proba garrantzia gutxikoa zen, proba burutzera behartua baitzegoen klasea zehaztu ahal izateko. Estilo librekoan aldiz bikain hasi zen Nahia. Kanporaketa serieetan jada marka pertsonala eta Espainiako Absolutu maiako Errekorra egin zituen kronoa 2:42,22 eginez eta finalerako sailkatuz. 

Finalean, marka eta errekorra oraindik ere gehiago hobetu zituen eta, 2:40,29rekin "Youth" kategorian hirugarren postua eta brontzezko domina eskuratu zituen.

Ostiraleko sioan 800 librea izan zuen bakarrik. Proba honetan Nahiak marka pertsonala eta Espainiako Absolutu mailako Errekorra ezarri zuen S8 klasean kronoa 11:27,71ean geratuz.

Larunbatean, Nahiak bi proba zituen berriro ere; 400 librea eta 50 librea. 50 librekoan ez zuen bere marka hobetzerik izan, jada lehiaketa egunak pilatze ari ziren eta nekea somatzen zen baina ezinhobe aritu zen. Kanporaketa serieetan 35,10 egin zuen Nahiak proba honetan eta horrekin S8 klaseko hirugarren postua eta brontzezko domina eskuratu zituen. Hantzeko zerbait gertatu zen 400 librean non, 5:33,79 markarekin C finalerako sailkatu zen eta bertan, ehunekotxo bat hobetuz, bere aurreko marka 3 segundutan hobetu eta Espainiako Errekor berri bat ezarri zuen. Proba honetan ere S8 klaseko brontzezko domina eskuratu zuen Nahiak.

Azken egunean, igandean, lau estiloetako 200 metroak izan zituen Nahiak. Kanporaketa serieetan 3:15,96 eginda, marka pertsonala 2 segundutan hobetzea lortu zuen eta finalerako sailkatzea ere bai. Finalean deskalifikatua izan zen Nahia eta zoritxarrez ezin izan zuen sailkapenik egin.

Gauzak horrela, ezin gehiago eskatu. Benetan bikain aritu zen Nahia sekulako maila emanez. Talde osoa berarekin oso gustura aritu zen eat baita bera beraiekin ere. Esperientzia aldetik Nahia pozez itzuli da eta ziurrenik Europako Txapelketan egongo dela jakinik ere bai. Horri begira lanean jarraitu beharko dugu.

Aupa Nahia! Zorionak!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS