BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2018/06/20

KRONIKA: GIPUZKOAKO UDAKO TXAPELKETA

8 URRE, 9 ZILAR eta 6 BRONTZE, FINA PUNTUETAN TXAPELDUN BAT eta BI TXAPELDUNORDE, TALDEKO ERREKOR BERRI BAT, 11 MARKA PERTSONAL BERRI eta ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO BI GUTXIENEKO BERRI Bergaran jokatutako Gipuzkoako Udarako Txapelketan

Asteburu emankorra izan da pasatakoa. Larunbat eta igandez Gipuzkoako Udarako Txapelketa ospatu zen Bergaran eta gureak benetan bikain aritu ziren. Parte hartu zuten zazpi igerilarietatik, bakarrak zuen txapelketa hau denboraldiko azken txapelketa gisa eta hori dela eta entrenamenduan modu normalean aritu dira gureak euren Euskadiko zein Espainiako Txapelketak prestatzen. Hori horrela izanik, emaitza paregabeak lortu dituzte gureek. Datozen txapelketetan Bergaran egindakoa hobetzen jarraitzea espero dugu.


Gureek egindako marka eta sari uzta bera aipagarria den arren nabarmenetzekoak dira Aintzane Sarobek 200 librean eta gerora 100 librean lortutako Espainiako Txapelketarako gutxienekoak.

Aspalditik, gutxieneko hauek egiteko ahalmena bazuela bagenekien arren, asteburu honetan izan da benetan konfidantza osoz eta bikain igeri eginaz burutu beharreko markak haustea lortu duen momentua. Hori lortzen lehen proba 200 librea izan zen. Aintzane benetan indartsu aritu zen eta 2:15,34 markarekin gutxienekoa eskuratu zuen. Konfidantza momentua baliatuz, 4x100 libre errelebuan lehen postan bota zen, gutxienekoa lortzeko baliogarria izan zedin eta, baita lortu ere! Aurretik zuen marka bi segundutan birrindu eta 1:01,86 batekin gutxienekoa ia segundu bateko margenarekin lortu zuen. Aintzane bera, 100 eta 200 bizkar prbatan gutxienekora ere asko gerturatzen ikusi genuen eta horietan eta beste zenbait probatan aukera ere izan dezakeela uste dugu, beraz, Euskal Herriko Infantilen Txapelketan, proba sorta hori haunditzea izango da helburu, denboraldiko helburu nagusia jada garbi du eta. Zorionak!!

Bestetik, aipatu beharra dago baita ere Nerea Santos taldekidea gutxieneko horietara ere abiadura handian gerturatzen ari dela. Estilo libreko 400 metrokoan 6 segundura geratu zen eta 800 metrokoan aldiz 9 segundura. Tartea baden arren, distantzia horietan eta adin hauetan ez da ezinezkoa eta beraz, azken txapelketa egunera arte amore eman gabe aritu beharko du Nereak Infantil mailako Euskal Herrikoan. 

Azkenik, Mikel Esnal ere bikain aritu zela nabarmendu behar dugu. Mikel 50 eta 100 librean eta 50 tximeletan aritu zen. Hiru probatan podiumean egotea lortu bazuen ere, aipatzekoak izan ziren bi 50 metrokoak, bai estilo librekoa eta baita tximeleta erakoa ere. estilo librekoan, berriro ere 25 segundutik behera egin zuen igeri kronoa 24,74an geratuz eta 50 tximeletakoan berriz, bere onenera asko gerturatu zen egindako 25,85arekin. Mikelek jada uztailaren erdialdean Sevillan izango duen Espainiako Txapelketarako bidean prestaketan jarraituko du.

Gainontzean, Leire eta Ainhoa Martín eta Ane Artola bikain aritu ziren. Leire eta Ainhoak domina sorta ekarri zuten eta Anek, bere azken txapelketan, 100 bizkar probako marka hobetzea lortu zuen.

Errelebuetan ere, gureak oso gogor lehiatu ziren. Leire, Ainhoa, Nerea eta Aintzanek osatutako errelebuek, burututako hiru errelebuetan podiumean egotea lortu zuten, beste behien ere emakumezko infantiletan maila oneko igerilariek ditugula erakutsiz.

Hona hemen asteburuko balantzea datu eta zenbakietan:

Marka Pertsonal Berriak
Ainhoa Martinek 200 metro lau estiloetan, 2:22,71 25E
Aintzane Sarobek 100 librean 1:01,85 25E, 200 librean 2:15,34 25E, 50 bizkar proban 34,28 25E, 100 bizkar proban 1:10,98 25E eta 200 bizkar proban 2:32,34 25E
Nerea Santos-ek 100 librean 1:09,02 25E, 200 librean 2:22,79 25E, 400 librean 4:51,00 25E eta 800 librean 9:53,79 25E
Ane Artolak 100 bizkar proban, 1:18,97 25E
Espainiako Txapelketarako Gutxieneko Berriak
Aintzane Sarobek, 100 eta 200 librean
Taldeko Errekor Berria
Ainhoa Martinek 200 metro lau estiloetan, 2:22,71 25E
Dominak
Urreak
Ainhoa Martin 200 bular
Leire Martin 100 libre
Mikel Esnal 100 Tximeleta
Leire Martin 200 bizkar
Leire Martn 400 lau estiloak
Mikel Esnal 50 Tximeletan
Ainhoa Martin 200 lau estiloetan
Leire Martin 400 librean




Zilarrak 
4x200 libre emakumezko infantilen errelebua
4x100 libre emakumezko infantilen errelebua
Ainhoa Martin 400 lau estiloak
Brontzeak
Mikel Esnal 50 librean
Nerea Santos 800 librean
4x100 lau estiloak emakumezko infantilen errelebua



FINA Puntuak
Infantiletan
Leire Martin Txapeldun
Ainhoa Martin Txapeldunorde
Senior Kategorian
Mikel Esnal Txapeldunorde


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS