BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2018/07/03

KRONIKA: ALEBIN MAILAKO EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA

TALDEKO 3 ERREKOR BERRI eta 7 MARKA PERTSONAL Ordizian ospatutako alebinen Euskal Herrikoan

Pasa den asteburuan Ordiziako Majori Kiroldegian Euskal Herriko Alebin mailako Txapelketa jokatu zen. Gure igerilariak txukun aritu ziren euren onena emanez. Lehiaketan parte hartzen Nora Imaz, Garazi Etxeberri, Iker Felipe eta Eneko Elizasu izan ziren.

Nora Imaz 400 librean, 100 librean, 200 librean eta 800 librean aritu zen, guztietan bikain lehiatuz. 400 librean laugarren sailkatu zen 4:59,90 eginez, 100ekoan kronoa 1:07,87an geratu zuen, 200ekoan 2:23,87an eta luzeenean, 800 librean 10:18,17 egitea lortu zuen. Azken proba honetan, Nora bosgarren izan zen sailkapenean.


Eneko Elizasu 400 librean, 1500 librean eta 200 librean aritu zen. Postu onenak 400ekoan eta 1500 metrokoan eskuratu zituen, bietan seigarren postuan silkatuz. Estilo libreko 400 metroetan 4:45,73 egin zuen Enekok, aurreko marka lau segundutan hobetuz eta 1500 metroetan adiz 18:55,47rekin aurreko marka 8 segundutan hobetzea lortu zuen. Igeri egindako distantzia laburrenean, 200 librean, kronoa 2:13,36an geratuta zortzigarren sailkatu zen. Enekok egindako 1500 eta 400 libreko markak eta tartean hobetutako 800 metroko marka ere taldeko 14 urteko errekor berriak dira.

Iker Felipe 200 bizkar, 100 libre eta 100 bizkar probatan aritu zen. Postu onena 100 librean lortu zuen Ikerrek, kronoa 1:04,64an geratuz eta 11garren postuan sailkatuz. Bizkar estilokoetan, 200 metrokoan 2:34,44 egin zuen eta 15garren izan zen eta 100 metrokoan aldiz, 1:11,74rekin 14garren izan zen. Ikerrek txapelketa honetan 200 bizkar probako marka segundu batean hobetzea lortu zuen.

Garazi Etxeberria izan zen laugarren parte-hartzailea. Garazi 200 metro lau estiloetan proban aritu zen aurreko asteburuan txapelketa honetarako sailkapena lortu ostean. Igerian txukun aritu bazen ere, Garazi deskalifikatua izan zen eta ez zuen puntuatzerik izan.

Denboraldiari amiera bikaina eman zioten beraz lehian jarraitzen zute azken alebinek. Hemendik aurrera ondo merezitako oporraldia hartuko dte laurek, datorren denboraldirako ondo indarberritzeko.

Zorionak laukote!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS