KRONIKA: CTO DE ESPAÑA ABSOLUTO DE VERANO - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2018(e)ko uztailakren 12(a), osteguna

KRONIKA: CTO DE ESPAÑA ABSOLUTO DE VERANO

MARKA PERTSONALA EGINDA ITZULI DA MIKEL ESNAL SEVILLATIK

Proba ederra burutu zuen atzo Mikel Esnalek Sevilla-ko Mairena del Aljarafe-n jokatzen ari den dako Absolutu mailako Espainiako Txapelketan. Arratsaldeko 17:45ak aldera 50 tximeleta probari ekin zion, bigaren serieko laugarren kalean.

Igerian oso txukun aritu zen, hoekuntza haundiak egin dituela erakutsiz, eta etengabe hobetzea badagoela argi utziz. Bere proban 26,32 egin zuen Esnalek, bere aurreko marka hobetuta. Eta hobea izan zitekeen egia esan, irteeran oso berandu aritu baitzen eta 0,3 segundu bertan galdu baitzituen.

Hala ere, garrantzitsuena, azken astean sorbaldako arazo bat medio geldirik egon ondoren, lehiaketa egunerako ia errekuperatu eta marka hobetzeko gai zatea izan zen. Aurreko asteko ostegunean hartu zuen min Mikelek eta astearte goizera arte, saiakerak saiakera eta mina tarteko, ezin izan zuen gutxieneko intentsitate batekin igeri egin. Lehiaketan oraindik ere minduta aritu bazen ere, egin zuenari, oraindik eta balio gehiago ematen dio honek.

Gauzak horrela eta egoeraren ezgun, gustura atera zen Mikel. Ez du denboraldi makala egin.
Orain ondo merezitako oporraldia datorkio, sorbalda errekuperatu eta burua erlaxatzeko ezinbestekoa izango dena. 

Datorren denboraldian gehiago! Zorionak! Burunpower!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here