BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2018/07/06

KRONIKA: INFANTIL MAILAKO EUSKAL HERRIKO UDAKO TXAPELKETA

6 URRE, 5 ZILAR eta 10 BRONTZE, TALDEKO 5 ERREKOR BERRI, EUSKADIKO ERREKOR BERRI BAT, 16 MARKA PERTSONAL BERRI eta ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO BI GUTXIENEKO BERRI Galdakaon jokatutako Infantil mailako Euskal Herriko Udarako Txapelketan

Asteburu emankorra Galdakaon. Larunbat eta igandez Infantil mailako Euskal Herriko Udarako Txapelketa ospatu zen Galdakaon eta gureak benetan bikain aritu ziren. Parte hartu zuten lau igerilariek (Leire eta AInhoa Martin, Aintzane Sarobe eta Nerea Santos) sekulako maila eman zuten, dominak, marka pertsonalak, errekor desberdinak eta gutxieneko berriak lortuz.

Gipuzkoako Txapelketaren ondoren Aintzaneren kasuan, Espainiako Txapelketarako gutxieneko sorta handitzeak zuen garrantzia aipatzen genuen. Zentzu horretan, 100 eta 200 bizkar probatan eta 50 librean zuen aukera hori egiteko. Bizkar estilokoetan posible izan ez bazen ere (nahiz eta 100 metrokoan adibidez, aurreko marka segundu batean hobetuta gutxienekotik 48 ehunekotara geratu zen) estilo lbreko abiadura proban bai, lortu zuen gutxienekoa, 50 metroak 28,68an burutuz eta igeri egiteko era sendo eta indartsua erakutsiz. Horrekin beraz, proba aukera hori zabaltzea lortu zuen Aintzanek eta Madrilen 50, 100 eta 200 librean arituko da.


Bestetik, Nerea Santos taldekidea ere gutxienekoetara abiadura handian gerturatzen ari zela aipatu genuen. Estilo libreko 400 metrokoan 6 segundura geratu zen Gipuzkoakoan eta 800 metrokoan aldiz 9 segundura. Tartea bazen arren, distantzia horietan eta adin hauetan ezinezkoa ez zela esaten genuen eta beraz, azken txapelketa egunera arte amore eman gabe aritu beharko zuela Nereak Infantil mailako Euskal Herrikoan. Bai egin ere. 
Lehen proban, 400 librean marka pertsonala beste bi segundutan hobetzea lortu bazuen ere (4:49,89) ez zen gutxienkoaren 9:44,50era iristeko lain izan. Hala ere, lehen probatan asko kostatzen zaio Nereari eta tartean zuzenketa batzuk egitea beharrezkoa izaten du. Estilo libreko 200 metrokoan eta 200 lau estiloak proban ere txukun aritu zen bere marka pertsonalak hobetuz. Hala ere, ikusgarriena 800 librea izan zen, igande arratsaldean. Igeri bikain eginaz eta benetan gogotsu arituz, Nereak sekulako lasterketa egin zuen kronoa 9:44,92an geratuz. Marka honekin Nerea Espainiako Txapelketarako gutxienkotik 32 ehuneko eskasetara geratu zen! Ezinezkoa ez zela bagenekien eta hor nabarmen geratu zen. Sekulako lana egin zuen Nereak eta, lanaren ondorioz lortu duen mailak merezi duen saria lortu asmoz, larunbat honetan Gasteizko Mendizorrotzan egingo den "Denbora Hartze" poban izango da, gutxieneko hori lortzeko asmo garbiarekin.


Leire Martin bikain aritu zen eta txapelketa hoetan berriro ere bere onenean jartzen ari dela erakutsi zuen. Lehiaketa honetan burututako proba guztietan podiumean egoteaz gain, 200 metro lau estiloak probako marka pertsonala egitea lortu zuen kronoa 2:21,94an geratuz eta 200 metro bizkar proban, marka pertsonala egiteaz gain, Euskadio Errekor berri bat ezarr zuen 2:16,54an kronoa geratuz.

Ainhoa Martinek ere lortu zuen marka pertsonalak egiterik. Guztietan esanguratsuenak errelebuetan eginiko 200 libreko 2:11,14a eta 299 metro lau estiloetan lortutako 2:21,40a izan ziren.

Errelebuak

Errelebuetan gureak benetan sendo aritu ziren. Burututako 3 errelebuetan podiumean izan ziren gure neskak, guztiek orain arte lortutako hobekuntzak batuz eta sekulako mailan igeri eginez. Errelebu onena 4x200 librekoa izan zen, non, 8:52,00rekin, aurreko taldeko marka eta lehen postua 15 ehunekotara izan zituzten gureek.

Hona hemen asteburuko balantzea datu eta zenbakietan:

Marka Pertsonal Berriak
Nerea Santos-ek 200 librean 2:22,05 25E, 400 librean 4:49,89 25E, 800 librean 9:44,92 25E, 50 tximeletan 38,30 25E eta 200 metro lau estiloetan 2:44,96 25E
Leire Martin-ek 200 metro bizkar proban 2:16,54 25E eta 200 metro lau estiloetan 2:21,94 25E
Aintzane Sarobek 50 librean 28,68 25E, 50 bizkar proban 34,26 25E, 100 bizkar proban 1:09,98 25E eta 200 bizkar proban 2:32,29 25E 
Ainhoa Martin-ek 200 librean 2:11,14 25E, 50 bizkar proban 33,36 25E, 100 bizkar proban 1:09,09 25E, 100 metro lau estiloetan 1:06,93 25E eta 200 metro lau estiloetan 2:21,40 25E

Espainiako Txapelketarako Gutxieneko Berriak
Aintzane Sarobek, 50 metro estilo librean, 28,68 25E
Ainhoa Martinek, 200 librean, 2:11,14 25E

Taldeko Errekor Berriak
Leire Martin-ek 200 metro bizkar proban, 2:16,54 25E
Ainhoa Martin-ek 100 metro lau estiloetan, 1:06,93 25E 
Ainhoa Martin-ek 200 metro lau estiloetan, 2:21,40 25E
Ainhoa Martin-ek 200 metro estilo librean, 2:11,14 25E
Leire Martin-ek 100 metro bizkar proban, 1:04,72 25E

Euskadiko Errekor Berria
Leire Martin-ek 200 metro bizkar proban, 2:16,54 25E
 Dominak

🥇 Urreak
Leire Martin 200 bizkar proban
Ainhoa Martin 100 lau estiloak proban
Ainhoa Martin 200 lau estiloak proban
Leire Martin 100 bizkar proban
Leire Martin 400 lau estiloak proban
Ainhoa Martin 100 bular proban
🥈 Zilarrak 
Leire Martin 200 lau estiloak proban4x200 libre emakumezkoen errelebua 
🥉 Brontzeak
Aintzane Sarobe 200 bizkar proban
4x100 libre emakumezkoen errelebua
Nerea Santos 800 librean
4x100 lau estiloetan emakumezkoen errelebua

Taldekako Sailkapena


Lau neska bakarrik izanda ere, gure taldea laugarren sailkatu zen emakumezkoen taldekako sailkapenean. Sailkaen esanguratsua lau neska bakarrik genituela kontutan izanda.

ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS