BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2018/09/24

KRONIKA: 2017/2018 IGERIKETA GALA

BEDERATZI SARI GUZTIRA; ZORTZI BANAKAKO SARITU eta TALDEKO SARI BAT 17/18 IGERIKETA GALAN

Pasa den larunbatean, Ordiziako "Herri Antzokia"n, 2017/2018 denboraldiko gala ospatu zen. Bertan 2017/2018 denboraldiko igerilekuko ligetan eta itsas zeharkaldien ligan lehen hiru postuetan sailkatutako igerilariei sariak banatu zitzaizkien eta baita liga horietan lortutako taldekako sariak ere. Urte amaierako sariak ere bertan banatu ziren 2017/2018 denboraldiari agurra eman eta 2018/2019arekin hasteko.


Gala honek partehartze handia izan zuen eta igerilariez gain, guraso, familiar eta lagunak ere gerturatu ziren, euren kirolariak txalotzera. Bertan, besteak beste, Txema Zumarragari eta Javier de Aymerich-i ondo merezitako omenaldia egin zitzaien eta Jesica Vall eta Lidon Muñoz mundu mailako igerilariak ere bertan izan genituen.

Gure taldetik 5 izan ziren saritutako igerilariak, horietatik 3 igerilekuko ligatan eta bi ur irekietako ligan. Taldeak sari bat jaso zuen.
  • Itsas zeharkaldien ligan, gizonezkoen E kategorian, Iker Felipe hirugarren izan zen liga 352,14 punturekin amaitzean. Emakumezkoen kategoria berean, Nerea Santos Txapeldunorde izan zen, guztira 380,69 puntu batuz.


  • Neguko Ligari dagokionez, Infantil kategorian, Leire Martin Txapeldun izan zen 152 punturekin Ainhoa Martín berriz, hirugarren 114rekin. Kategoria berean baina taldeka, gure neskak ere bigarren sailkatu ziren 647 punturekin. Igeriketa Egokituari dagokionez, nesketan, Nahia Zudaire taldekidea izan zen Txapelduna 1188 punturekin.
  • Udaberriko ligan berriz, Nahia Zudaire bera izan zen berriro ere Txapeldun, Igeriketa Egokituko kategorian 3302 puntu batuz.

  • Denboraldi amaierako sariei dagokionez, 2003ko nesken artean, Leire Martin-ek sari nagusia jaso zuen nesketan eta Ainhoa Martinek berriz, hirugarrena. 

Kirol materialerako diruaz gain denek euren garaikurra jaso zuten eta talde bezela Buruntzaldea IKT bigarren izan zen Neguko Ligako nesken sailkapenenan, horregatik ere garaikurra jasoz.

Aurreko denboraldiko lanaren saria jasoz hasi dugu denboraldi berria.  
Zorionak denoi eta egurra, hasi berri den denboraldi hontarako!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS