BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2018/11/20

KRONIKA: ALEBIN LIGAKO 2. JARDUNALDIA

ALEBINAK GOGOTSU TOLOSAN JOKATUTAKO LIGAKO BIGARREN JARDUNALDIAN

Aurrebenjamin eta benjaminek lehen txandan egin bezelaxe, adin tarte honek euren ligako bigarren jardunaldia Tolosako Usabal kiroldegian izan zuen pasa den larunbatean. Bertan alebin kategorian, gure taldeko 17 haur izan ziren lehian.


Jardunaldi honetarako adin tarte honetako haurrek 200 bizkar proba eta 100 libre proba izan zituzten. Aurreko jardunaldian bezela, honetan ere proba sendoak izan zituzten gure haurrek, euren kategoria aldaketari dagozkien neurrikoak. 

Jardunaldi honetan teknikoki bi estiloetan nola moldatzen ziren ikusi ahal izan genuen eta baita arautegi aldetik gauzak nola barneratu dituzten ikusteko. Erritmoren kontrolean ere lan egiteko parada ona izan zen eta baita oinarrizko zenbait alderdi taktiko aztertzeko ere.

Emaitzei dagokionez, aurrekoan bezela, gure igerilarietako asko aurrean izan ziren, akatsak akats, gauzak ondo egiten badakitela eta maila ona hartzen direla erakutsiz. 

Jardunaldi honetan 4x200 estilo libreko errelebua izan zuten gure neskek (mutilen kasuan, erreleburik ez zeoen jardunaldi honetan) saioa amaitzeko. Proba honetan, gure taldetik bi errelebu aurkezt genituen, bata 2006ko neskek osatua eta bestea 2007ko neskek osatua. Bi taldeak ere benetan gogotsu eta sendo aritu ziren, posta bikainak eginez eta taldekako proba honetan benetan gogotsu arituz. Nerea Irazuk, Izaro Audikanak, Garazi Etxeberriak eta June Lopez-ek osatutako zaharrenen taldea, 2006koena, erabat nagusi izan zen kronoa 11:24,67an geratuz. Nahia Goenagak, Miren Sarobek, Ane Mateosek eta Andrea Lobato-k osatutako 2007koen errelebua berriz bosgarren izan zen 12:35,31eko marka eginez.




Bigarren jardunaldia ere amaituta, lanean jarraituko dugu, egindako akatsak zuzendu asmoz eta egindako aurrerapausuak sendotuz. 

Aupa Ekipo!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS