BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2018/11/04

KRONIKA: NEGUKO LIGAKO 1. JARDUNALDIA

25 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 4 ERREKOR BERRI ANDOAINEN OSPATUTAKO NEGUKO LIGAKO LEHEN JARDUNALDIAN

Horretaz gain, infantil mailako Gipuzkoako Txapelketarako 5 sailkapen lortu genituen

Pasa den larunbatean taldeko igerilariak Andoaingo Allurralden izan ziren lehian, denboraldiko eta Neguko Ligako lehen jardunaldian parte hartzen. Bertan gure taldeko 16 igerilari aritu ziren.



Denboraldiari hasera ona eman zioten gue taldekideek. Ohikoa den bezela, garai honetan entrenamendua da jardueraren funtsa eta hori alde batera utzi gabe ekin zioten beti gogotsu hartzen duten denboraldiko lehen jardunaldiari. Entrenamenduan buru belarri sartuta gauden arren, gure taldekideek marka pertsonal ugari egitea lortu zuten (25) eta zenbait taldeko errekor berri erdiestea ere bai (4). Balantze polita lehen jardunaldirako.

Horretaz gain, taldeak igeriketa eta kirol egokituarekin duen apustu garbiari jarraiki, Nahia Zudairerekin batera, Nathalia E. Torres lehen aldiz lehiatu zen igeriketa egokituan, aurreko denboraldia entreamenduetan bakarrik gauzatu ostean. Egun berezia izan zen berarentzat.

Taldeko errekorrak

Taldeko lau errekor berri ezarri zituzten gure taldekideek; 
  • Igeriketa egokituan, bi Nathalia E. Torres-ek S14 kategoriako 100 (1:48,46) eta 50 librean (48,01), eta S8 kategorian Nahia Zudairek 100 tximeletan (1:25,45). 
  • Igeriketa arrunteko 1500 librean Nerea Santos-ek 14 urteko errekor berria 19:46,51ean ezarri zuen. 

Infantilak

Infantil mailako igerilariak, Gipuzkoa zein Euskal Herriko Txapelketan parte hartzeko gutxienekoak ematen dituzten probatan aritu ziren batez ere, Euskal Herriko gutxienekoak oraindik atera ez diren arren, txapelketa horiek ziurtatuta izateko. 



Modu horretan, gizonezkoetan, Eneko Elizasuk 400, 800 eta 1500 libreko eta 200 lau estiloetako gutxienekoak lortu zituen jardunaldi bakarrean, Unai G. Somovillak ere 1500, 800 eta 400 libreko Gipuzkoako Txapelketarako gutxienekoak eskuratu zituen eta Iker Felipek 200 metro lau estiloetakoa. 

Nesketan, Nerea Santos-ek ere 1500 libre, 800 libre eta 400 libreko gutxienekoak eskuratu zituen, Aintzane Sarobek eta Nora Imaz-ek 200 metro lau estiloetakoa.

Junior eta absolutuak


Junior eta absolutuetan gure igerilariak lehen sentsazioak hartzen aritu ziren eta ez ziren batere gaizki aritu. Denboraldi haserako erritmo falta nabaria duten arren euren probatan nagusi izan ziren. Adin tarte honetan aritu ziren Mikel Esnal, Leire Martín, Ainhoa Martín, Yaiza Martinez eta Natahalia E. Torres.

Yaiza Martinez-ek igeri egindako bi probak hobetzea lortu zuen (100 libre eta 50 bular) eta Nathalia Torres-ek igeriketa egokituaren barruan bere estrinaldia izan zuen.


Mikel Esnal, Leire Martin eta Ainhoa Martín-i dagokionez, hirurak lehen sentsazioak hartzen aritu ziren eta erabat nagusi izan ziren euren probetan. Gainera, Ainhoa Martín-ek 200 bizkar probako bere marka pertsonala bi segundu baino gehiagotan hobetzea lortu zuen 2:26,00 eginez.


Aupa Ekipo!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS