BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2018/11/15

KRONIKA: NEGUKO LIGAKO 2. JARDUNALDIA

20 MARKA PERTSONAL eta IGERIKETA EGOKITUKO 4 TALDEKO ERREKOR BERRI Ordizian

Pasa den larunbatean, gure taldeko infantil, junior eta absolutuak Ordiziako "Majori" kiroldegian izan ziren Neguko Ligako 2. jardunaldian parte hartzen.

Prestakuntza prozesuaren barneko lehiaketa bezela hartzen dugun txapelketa honetan, orain arteko lanaren barneratzeak eta egindako bidea baloratzea genuen helburu eta, zentzu horretan zenbait ondorio positibo atera genituen. Gainontzean gure igerilariak ohiko mailan aritu ziren, lehian gogotsu eta maila oneko markak lortuz.

Guztira, kategoria hauetako 15 taldekide aritu ziren Ordizian ospatutako jardunaldian.


20 marka pertsonal bi asteko tartearekin

Marka hobekuntzei dagokionez, emakumezkoetan Nahia Zudairek 200 libreko marka pertsonal berria 2:44,25ean utzi zuen eta 400 metro lau estiloetakoa berriz 6:39,28an, aurreko marka nabarmen hobetuz. Nerea Santos-ek 200, 100 eta 50 bular probatako marka pertsonal berriak lortu zituen (3:13,62, 1:33,51 eta 44,52 eginez buruz buru), Nora Imaz-ek 50 librekoa 31,03an ezarri zuen, Garazi Irigoras-ek 100 metro lau estiloetakoa 1:37,94an eta 100 bizkar probakoa 1:32,97an, Iraia Cubillo-k 50 librekoa 35,02an ezarri zuen, Yaiza Martinez-ek 200 librekoa 2:52,22an eta 50 librekoa 37,25ean eta azkenik, Nathalia E. Torres-ek, bere bigarren lehian, 50 libreko marka pertsonala 43''99an ezarri zuen eta 50 tximeletakoa 58,53an.


Gizonezkoetan, Eneko Elizasuk 100 tximeletako marka 1:20,16an utzi zuen, Unai G. Somovilla-k 50 tximeletakoa 30,34an, Unax Goenagak 200 librekoa 2:39,60an, Iker Felipe-k proba bera 2:27,56an eta 50 librekoa 29,17an eta Aimar Sukunzak bi proba hauek 2:37,55ean eta 33,09an

Marka hobekuntzarik gabe, baina bikian igeri eginaz, Leire Martin, Ainhoa Martin eta Mikel Esnal.
Hala ere, hiru hauek ohi bezain maila altuan aritu ziren eta euren probatan nagusi izan ziren. Gainera, kontutan izan behar dugu, aurten Neguko Liga inoiz baino estuago datorrela, liga amaieran taldekako sailkapenaren araberako kopa bat izango delako eta hori dela eta, jardunalditik jardunaldirako tarteak txikiagoak dira, entrenamenduaren onurak nabaritzea zailago izanik.

Taldeko errekor berriak

Egindako markekin, pasatako asteburuan beste lau taldeko errekor egin genituen, igeriketa egokitukoak kasu honetan. Alde batetik Nahia Zudairek 200 libreko taldeko errekor berria ezarri zuen kronoa 2:44,25ean geratuz eta baita 400 metro lau estiloetan ere (6:39,28), biak S8 kategorian. Bestetik, Nathalia E. Torres-ek S14 kategoriako errekor berriak ezarri zituen igeri egindako bi probatan, 50 librean (43,99) eta 50 tximeletan (58,53).

Saioa amiatzeko, 4x100 estilo libreko errelebua

Saio amaieran 4x100 estilo libreko errelebua izan genuen. Gure kasuan emakumezko eta gizonezko infantil mailako erreebu bana aurkeztu genuen. Mutiletan, Unai G. Somovillak, Iker Felipe-k, Aimar Sukunzak eta Eneko Elizasuk osatutako laukotea nagusi izan zen 4:22,38 markarekin eta nesketan aldiz, Aintzane Sarobek, Nahia Zudairek, Nerea Santos-ek eta Nora Imaz-ek osatutako laukotea bigarren sailkatu zen.  

Egurra Ekipo!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS