BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2018/12/31

KRONIKA: XIII. SAN ESTEBAN SARIA

TXIKIAK EDERKI ARITU ZIREN URTEKO AZKEN LEHIAKETAN


Gabonetako Sari gisa, Oiartzunera joan ziren benjaminak eta alebinak 


Urtero egin ohi dugun moduan, gure txikiekin urtea ongi amaitzeko Sariketa batera joan ginen aurtengoan ere. Denboraldi honetarako, aurkari eta eszenatokiz aldatzeko asmoz Oiartzunera joan ginen, bertan ospatu zen "XIII. San Esteban Saria"ra. 

Sari honetarako, igerilariek proba bat aukeratu behar zuten. Txikienek, 2010 eta 2009an jaiotakoek, tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko 50 metroko proba bat zuten aukeran. Gainontzekoek berriz tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko 100 metroko proba bat.



Lehen txanda batean 2010 eta 2009an jaiotako haurrak aritu ziren, nor bere proban ahalik eta onenak emanez. Guztiak txukun aritu ziren orain arte ikasitakoa baliatuz eta giro paregabean.

Txikienen sari banaketan zehar, gainontzeko benjamin eta alebinen beroketari ekin genion. Hauek ere bikain eta gogotsu aritu ziren euren probatan eta talde giro ona mantenduz egon ziren amaiera arte.

Gure igerilari guztiek euren domina eta saritxoa jaso zuten sari honetan eta horietako askok, lehen postuetan izan zirenez, garaikurra ere bai. Orotara lortutako puntuazioan, gure taldea txapeldun izan zen guztiek egindako lanari esker.




Modu honetan, lehiaketei dagokionez, urteari agur esan zioten benjamin eta alebinek. Gehienek gabonetan zehar entrenamenduetan jarraituko dute arren, urte berrian erronka berriei aurre egiteko indarrak hartzeko gabonetako oporraldiak gozatzeko momentua da orain eurentzat.


Aupa Ekipo!! Burunpower!!

📸 ARGAZKIAK | FOTOS




ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS