BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2019

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2019/01/21

KRONIKA: GIPUZKOAKO KLUBEN ARTEKO KOPA 18-19

NESKAK BERRIRO ERE PODIUMEAN!

44 MARKA PERTSONAL BERRI, ADINEKO eta ABSOLUTU MAILAKO TALDEKO 20 ERREKOR BERRI, EUSKADIKO ERREKOR BERRI BAT eta ERRELEBUETAKO 4 MARKA BERRI Tolosan ospatutako Gipuzkoako Kluben Arteko Kopan
  • Neskak hirugarren izan ziren, berriro ere podiumera igotzea lortuz
  • Ainhoa Martin-ek Euskadiko 16 urteko Errekor berria ezarri zuen 400 metro lau estiloetan (4:58,51).
Asteburu bikaina igaro dugu Tolosan. Urteroko legez, neguko data hauetan, guretzat zirraragarriena den txapelketa izaten dugu. Gipuzkoako Kluben Arteko Kopak gure igerilariei bultzada extra bat egiteko indarra ematen die eta ohi bezela, honetan ere, talde giro bikaina izaten da, guztion artean sailkapenean ahalik eta gorenean egotea helburu dugun asteburu osoko lehiaketa honetan.


Pasatako asteburuan ere, ohi bezela gureek ez zuten hutsik egin. Gure taldetik, 16 igerilari aritu ziren lehian, lehiaketa honetarako juxtu xamar baina, zalantzarik gabe, amaierako emaitzan eragina izan zuen arren, denek euren onena eman ez zutenik ezin dugu inolaz ere esan. Horren adibide lortutako marka hobekuntza, gutxieneko, taldeko marka berri guztiak eta neskek A mailan lortutako hirugarren postua.


Sailkapena

Aurreko denboraldian azken urteetan lehen aldiz podiumetik kanpo geratu ondoren, aurtengoan berriro ere neskak podiumean izatea lortu zuten. 

Aurtengo ediziorako bi sailkapen mota egon dira, A eta B sailkapenak. A sailkapenak Neguko Ligako emaitzen arabera puntu gehien lortu dituzten lehen 8 taldeak biltzen ditu eta B sailkapenak aldiz, 9garrenetik aurrerakoak. Sailkapen horretan, neskak A mailan aritu dira eta mutilak berriz, B mailan. 

Esan bezela, proba guztiak behar bezela betetzeko igerilari gehiago behar genituzkeen arren, batez ere mutiletan, gure taldekide gutiek maila bikaina eman dute, amaieran, A kategorian neskak podiumeko hirugarren postuan izan direlarik eta mutilak berriz, B kategoriako laugarren postuan.

Errekor berriak

Lortutako marka pertsonal guztien artean, zenbait marka adineko zein absolutu mailako taldeko errekor berri izan dira. Mutiletan, Unai G. Somovilla-k 16 urteko bi errekor berri ezarri zituen: lehena 200 bizkar proban 2:22,69 eginez eta bigarrena 200 bular proban, kronoa 2:42,41ean geratuz.


Nesketan, estilo librean, Aintzane Sarobek 50 eta 100metroetako 15 urteko marka berriak ezarri zituen, lehena 28,09an utziz eta bigarrena 1:00,65ean ia minututik jaistea lortuz.

Tximeleta estiloan, Leire Martin-ek 50 metroko 16 urteko errekor berria ezarri zuen 30,92rekin eta 100 eta 200 distantziatan, Ainhoa Martin-ek 16 urteko eta absolutu mailako errekor berriak ezarri zituen, lehena 1:07,99an utziz eta bigarrena 2:23,13an ezarriz.

Bizkar estiloan, Leire Martin berak 50, 100 eta 200 metroko 16 urteko errekor berriak ezarri zituen (30,79, 1:05,25 eta 2:19,08) eta Ainhoa Martin berak ere bular estiloko 50, 100 eta 200 metroetako errekor berriak ezarri zituen (34,78, 1:12,70 eta 2:37,11). Bular estiloko 100 metroko marka absolutu ailako errekorra eta marka pertsonala ere badira Ainhoarentzat.

Azkenik, estiloetako probatan, Aintzane Sarobek eta Nora Imazek 15 eta 14 urteko taldeko errekor berriak ezarri zituzten 100 metroetan, buruz buru 1:12,94 eta 1:15,70 eginez. Lau estiloetako 200 metroetan, Leire Martin-ek 2:24,98an uzti zuen 16 urteko berria eta 400 metrokoan berriz, Ainhoa Martin-ek taldeko 16 urteko eta absolutu mailako errekor berriak ezartzeaz gain, Euskadiko 16 urteko Errekor berria ere ezarri zuen, kronoa 4:58,51n geratuz.

Igeriketa egokituko igerilariek egindako errekorrei dagokionez, Nahia Zudairek zenbait errekor berri ezarri zituen. S8 kategorian, 100 libreko taldeko errekor berria 1:12,92an utzi zuen Nahiak, 50 tximeletakoa 37,96an eta 200 tximeletakoa 3:08,89an.

Errelebuetako marka berriak

Horretaz gain, Leire Martin, Ainhoa Martin, Nora Imaz, Nerea Santos eta Aintzane Sarobe ikaragarri aritu ziren errelebuetako probatan, guztira 3 errelebuko marka hobetuz. Partaideak aldatuz, bosten artean 4x50 eta 4x100 estilo libreko errelebuak eta 4x50 lau estiloetako errelebua hobetzea lortu zuten, hirurak absolutu mailakoak. Estilo libreko errelebu laburreko marka berria 1:52,92an utzi zuten eta 100 metrokoa aldiz 4:06,16an. Lau estiloetako errelebu laburreko marka berria 2:04,59an utzi zuten.


Mutilek ere errelburik hobetzea lortu zuten. Kasu honetan infantilekin osatutako 4x200 estilo libreko errelebua izan zen. Errelebu honetan Eneko Elizasuk, Iker Felipek, Aimar Sukunzak eta Unai G. Somovillak 9:15,16an utzi zuten marka berria.

Banakako emaitzak

Marka hobekuntza guztiak aipatzea zaila egiten denez, esanguratsuenak taldeko zein Euskadiko Errekor beri diren markak izan direla aipatu behar dugu.

Hala ere, horretaz haratago, taldekide guztien artean 44 marka pertsonal lortu izanak ere badu bere balioa, marka pertsonal asko dira eta aurtengo denboraldan Neguko Ligak izan duen erritmoarekin, taldekideek etengabe marka pertsonalak hobetzeko gaitasuna izatea benetan aipatzekoa da.

Esfortzu eta intentsitate handiko asteburua izan zen abenduaren 12koa. Txapelketa eder hau pasata, gureek pixkana neguko taxpelketa nagusiak prestatzen hasiko dira.


Aupa Ekipo!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS