BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2019

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2019/01/22

KRONIKA: LUZERA HANDIKO EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA

LEIRE MARTIN EUSKAL HERRIKO TXAPELDUN, ENEKO ELIZASU TXAPELDUNORDE ETA NORA IMAZ HIRUGARREN Euskal Herriko Luzera Handiko Txapelketan


Pasa den larunbatean itxura bikaina hartu zuen Lasarte-Oriako igerilekuak. Arratsaldez, Luzera Handiko Euskal Herriko Txapelketa jokatu zen bertan eta, gure taldetik, Nerea Santos, Leire Martin, Nora Imaz, Aintzane Sarobe eta Eneko Elizasu aritu ziren lehian.

Infantil mailan, burutu beharreko proba 2000 metro estilo librean izan zen neska zein mutilentzat eta junior eta absolutu mailan aldiz, 3000 metro estilo librean.


Mutilekin hasi zen txapelketa eta gureetatik lehiatzen lehena Eneko Elizasu izan zen. Eneko bikain aritu zen proba honetan parte hartzen zuen lehen aldian. Haseran neurria hartzea kosta bazitzaion ere, bikain maneiatu zuen proba. Enekok 2000 metrokoa 24 minutu 26 segundu eta 10 ehunekotan amaitu zuen, bere estreinaldia eginez eta distantzia honetan zein 800 metroko pasean marka pertsonal berriak eginez eta 2000 metrokoan 15 urteko errekor berria ezarriz.

Kategoria berean baina nesketan Nora Imaz, Nerea Santos eta Aintzane Sarobe izan ziren lehiatzen hurrenak. Hirurakk bikain eta gogotsu aritu ziren marka pertsonal berriak ezarriz. Aintzane Sarobek 26 minutu segundu 1 eta ehuneko 1ean amaitu zuen proba tartean 1500 metrokoan ere marka pertsonala eginez (19:21,39). Nerea Santos-ek distantzia erritmo altuagoan eraman zuen proba 25 minutu 35 segundu ta 3 ehunekotan amaituz eta, Aintzanek bezela, tartea 15oo metroko marka hobetuz (19:06,38). Guztietan azkarrena, gazteena izan zen, Nora Imaz. Norak 25 minutu 28 segundu eta 73 ehuneko behar izan zituen distantzia osatzeko eta bai 2000 metrokoan eta 1500 metrokoan ere marka pertsonalak lortzeaz gain (19:05,61), bietan 14 urteko taldeko errekor berriak ezarri zituen.



Nesken 3000 metrokoan, Leire Martín aritu zen. Leirek distantzia 36 minutu eta 23 segundu zehatzetan osatu zuen. Marka honekin 16 urteko errekor berriak ezarri zituen bai proba honetan eta baita 2000 metroko pasean (24:08,17), 1500 metrokoan (18:04,67), 800 metrokoan (9:34,10) eta 400 metrokoan (4:44,44). Junior 1 kategorian, Leire erabat nagusi izan zen eta absolutu mailako sailkapen orokorrean bigarren neska azkarrena izan zen.


Txapelketari berari dagokionez, antolaketa aldetik bikain joan zela aipatu behar dugu eta hemendik ere bolondres lanetan aritu zirenei gure eskerrak luzatu nahi dizkiegu. Beraientzat txapelketa astuna dela jakinik, benetan bikain aritu ziren burutu beharreko zereginetan eta euren artean bikain antlatuz eta horri esker txapelketari ere dagokion seriotasuna eskeini. Beraiek gabe ez litzateke posble izango.  
Milesker Manu Santos, Pili Bodegas, Andoni Illarramendi, Gonzalo Sukunza, Ibon Elizasu, Joxe Sarobe,  Juanvi Martín eta  Mikel Esnal!!
Aldi berean Mari Paz Otxoa-ri eta Javi Saez-i ere eskerrak eman nahi dizkiegu sari banaketara hurbildu eta Gipuzkoako zein Euskadiko Igeriketa Federazioaren ordezkari bezela, Mikel Esnal taldeko ordezkariarekin batera sari anaketan aritzeagatik.






Aupa Ekipo!! Burunpower!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS