BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2019

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2019/02/21

KRONIKA: CTO ESPAÑA INFANTIL-JUNIOR POR FEDERACIONES TERRITORIALES

4 MARKA PERTSONAL, EUSKADIKO ERREKOR BERRI BAT eta TALDEKO 10 ERREKOR BERRI Castelló-n

Txukun aritu dira Leire eta Ainhoa Martín ahizpak Caselló-n, Federazio Arteko Infantil eta Junior mailako Espainiako Txapelketan. 


Euskadirekin lehian aritu diren lehiaketa honetan, marka txukunak lortu dituzte gure igerilariek, tartean 4 marka pertsonal eta taldeko 10 errekor berri erdietsiz. Ez da batere balantze makala, batez ere, Neguko Espainiako Txapelketak prestatze bidean, lan karga handieneko momentuan daudela kontuan hartuz. 

Ainhoa Martin 100 eta 200 bular probatan eta 200 eta 400 lau etiloetan aritu zen. Igeri egindako proben artean, 400 metro lau estiloetan, marka pertsonala egitea lortu zuen kronoa 5:03,87an geratuz eta tartean 100 tximeletako markak hobetuz (1:09,69). Bular estilokoetan marka pertsonalik ez zuen egin baina 100ekoan orain arteko paserik azkarrena egin zuen, bere 50 bular probako marka onena pase honetan egindako 3505a bihurtuz. Bular estikoko 100 eta 200 metroetan eta lau estiloetako 200 metroetan marka pertsonalik egin ez bazuen ere, bere onenetik oso gertu aritu zen Ainhoa.

Leire Martin-ek ere lau proba zituen parte hartzeko; bizkar estiloko 100 eta 200 metroak eta estilo libreko 200 eta 800 metroak. Guztietan txukun aritu zen baina bereziki estilo libreko distantzia luzean aritu zen ondo. Estilo libreko 800 metrokoan Leirek marka pertsonala egitea lortu zuen kronoa 9:36,79an geratuz eta aurreko marka 3 segundutan hobetuz. Horretaz gain, Ainhoaren kasua bezala, marka hobekuntzarik lortu ez bazuen ere, bizkar estiloko 100 eta 200ekoan eta estilo libreo 200ean bere onenetik oso gertu aritu zen.

Errekor berriak

Lortutako marka berriak aipatze aldera, Ainhoa Martin-ek 400 metro lau estiloetan erdietsitako 16 urteko Euskadiko Errekor berria aipatu beharra daukagu, adin tarte horretako errekor berria 5:03,87an ezarriz.

Horretaz gain, egindako probekin taldeko zenbait errekor berri egtea lortu zuten, esanguratsuenak Leireren 800 libreko 9:36,79a eta Ainhoaren 50 bular probako 35,05a direlarik. Bi horietaz gain, bien artean 16 urteko 8 taldeko errekor gehiago ezarri zituzten.

Erreleboetan ere erabakior

Gure neskek, Euskal taldeari banakako probatan egindako aportazioaz gai, errelebuetan ere laguntza handia izan ziren. Gauzak horrela, 4x200 librean Leire Martin laugarren postan aritu zen 2:14,98ko partziala eginez. Lau estloetako 4x100ean Leire lehen postan atera zen bizkar estiloko partziala eginez eta Ainhoa berriz bigarrenean, berarentzat bular estiloko partziala izanik. Errelebu honetan 4:28,02rekin euskal taldea bosgarren sailkatu zen.

Txapelketa amaituta, entrenamenduan jarraitzeko momentua, pixkanaka Gipuzkoa zein Euskal Herriko Txapelketak ondo burutzean pentsatuz eta Udaberriko Espainiako Txapelketan ahalik eta emaitza onenak lortzeko helburuarekin.

Aupa neskak!! Burunpower!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS