BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2019/02/08

KRONIKA: INFANTIL MAILAKO GIPUZKOAKO NEGUKO TXAPELKETA

5 URRE, 4 ZILAR eta 5 BRONTZE, ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO 2 GUTXIENEKO BERRI, TALDEKO 7 ERREKOR BERRI, ERRELEBUETAKO 2 MARKA BERRI eta 27 MARKA PERTSONAL Bergaran

Gureek emaitza bikainak eskuratu zituzten asteburuan zehar

Pasa den asteburuan txapelketa bikaina burutu zuten gure taldekideek, Bergarako Agorrosin-en ospatu zen Infantil mailako Gipuzkoako Neguko Txapelketan. Gure taldetik zortzi igerilari aritu ziren lehian, nor baino nor gogotsuago. Horren erakusgarri dira asteburuan zehar lortutako emaitza bikainak.

Lehiaketa honetan, Nerea Santos, Aintzane Sarobe, Nora Imaz eta Nahia Zudaire aritu ziren emakumezkoetan eta gizonezkoetan berriz, Eneko Elizasu, Unai G. Somovilla, Aimar Sukunza eta Iker Felipe. Guztiek marka pertsonal ugari hobetzea lortu zuten benetan maila bikaina lortu dutela erakutsiz. 


Marka hobekuntzak aipatuz, Aintzane Sarobek igeri egindako lau probak hoebtu zituen (100 tximeleta eta 100, 200 eta 400 librea), Nora Imazek ere igeri egindako laurak (100, 200, 400 eta 800 librea), Nahia Zudairek ere laurak (200, 400, 800 lire eta 200 tximeleta) eta Nerea Santos-ek lautik 3 proba hobetzea lortu zuen (400, 800 eta 1500 librea).

Gizonezkoen marka hobekuntzei dagokionez, Eneko Elizasuk lautik hiru marka hobetzea lortu zuen (100, 200 eta 800 librea), Unai G. Somovillak ere lautik hiru marka hobetu zituen (200 bular, 100 tximeleta eta 400 metro lau estiloak), Aimar Sukunzak 50,100, 800 eta 1500 libreak hobetu zituen eta Iker Felipek berriz 50 eta 400 libreak.

Gutxienekoak
Egindako markekin Unai G. Somovillak falta zuen Euskadiko Txapelketarako gutxienekoak berretsi zituen, bai 400 librean eta baita 400 lau estiloetan ere. Prte hartzeko maila nahikoa duen arren, gutxienkoak egin gabe zituen eta hori egiteko txapelketa garrantzitsua zen hau beraretzat.


Betsetik, Aintzane sarobek eta Nora Imazek Espainiako Txapelketarako gutxieneko bana lortu zuten. Aintzanek 1:00,55 eginda (gerora errelebuan 1:00,52ra eramango zuena) Neguko zein Udako Infantil mailako Espainiako Txapelketarako gutxienekoa egin zuen eta Nora Imazek berriz 4:44,41ekin Udarakorako 400 libreko gutxienekoa lortu zuen. bi igerilari hauen kasuan, Euskadiko Neguko Txapelketan gutxienekoren bat gehiago lortzea izango da helburua, izan ere, Aintzanek 50 eta 200 librekoak esku eskura ditu eta Norak Negukorako 400ekoa etaUudakorako 200a eta 800a ere bai.


Errekor berriak
Marka aipagarrienen artean Eneko Elizasuk 800 librean egindakoa daukagu, 9:32,34rekin 15 urteko taldeko errekor berria egin baitzuen Enekok. Bestetik, Unai G. Somovillak 16 urteko 200 bular probako taldeko errekor berria ezarri zuen kronoa 2:40,47 eginez.


Mutilek, errelebuetan infantil mailako bi taldeko marka berri egitea ere lortu zuten, bata 4x100 librean (4:09,01) eta bestea 4x100 lau estiloetan (4:48,09).

Nesken kasuan, igeriketa arruntean Aintzane Sarobek 15 urteko 100 libreko taldeko marka hobetzea lortu zuen 1:00,52an utziz eta Nahia Zudairek igeriketa egokituko S8 kategoriako lau errekor berri ezarri zituen, igeri egindako proba bakoitzean bana (200 librean 2:35'82, 400 librean 5:17'11, 800 librean 10:51'56 eta 200 tximeletan 3:08'20).

Dominak
Hauek iza ziren gure taldekideek eskuratutako doina eta postu garrantzitsuenak:


Urreak
Aintzane Sarobek 100 librean 1:00,55
Eneko Elizasuk 1500 librean 18:24,72
Nerea Santos-ek 1500 librean 18:57,87
Unai G. Somovilla-k 200 bular proban 2:40,47
Eneko Elizasuk 800 librean 9:32,34

Zilarrak
Unai G. Somovilla 100 tximeletan 1:04,79
Nerea Santos-ek 800 librean 9:42,75
Aintzane sarobek 200 librean 2:12,28
Nora Imazek 400 librean 4:44,41

Brontzeak
Gizonezkoen 4x200 libre errelebua 9:19,64
Unai G. Somovilla-k 400 metro lau estiloetan 5:12,89

Txapelketa Amaierako Sariak
Txapelketa amaieran, mutiletan zein nesketan bakoitzean launa igerilari bakarrik izan arren, gure taldeak ondo sailkatuta amaitu zuen txapelketa. Nesketan laugarren sailkatu zen gure taldea eta mutiletan bosgarren. Orotara gure taldeak bosgarren postuan amaitu zuen.

Banakako sailkapenetan eta igeri egindako hiru proba onenen baturan, Eneko Elizasu zazpigarren izan zen 1362 punturekin eta nesketan Aintzane Sarobe, Nerea Santos eta Nora Imaz bosgarren, seigarren eta zazpigarren izan ziren, buruz buru 1566, 1557 eta 1552 punturekin.

ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS